Errenteria

Abenduaren 1ean hasiko dira bisitak Mari Domingiren Errepublika Magikora

Iker Castaño

Errenteria

Lunes, 27 de noviembre 2023, 22:37

Aurten bigarrenez, Añabitarte Baserria (Zamalbide auzoa, 14) Mari Domingiren etxe bihurtuko da eta haren inguruko zelaiguneak xarmaz, iratxoz eta baratzezainez beteko dira. 40-45 minutuko musika nota galduaren ibilbidea eginez, Mari Domingiren etxea bisitatuko dute Añabitartera etortzen direnek. Mari Domingirekin, berriketan aritu, gutuna eman eta salda bero bat hartzeko aukera izango dute.

Publicidad

Mari Domingiren Errepublika Magikoa abenduaren 1etik 17ra egongo da zabalik, ostiral, asteburu eta jaiegunetan. Aurrez hitzordua hartu eta sarrera erosi beharko da bisitan etortzeko http://www.maridomingi.eus webgunean. Hala nahi duen herritar orori egin nahi zaio Mari Domingirengana bisitan etorri eta hari eskutitza emateko gonbita.

«Olentzeroren ostean iritsi da Mari Domingi gurera eta haren itzalpean heldu da: haren emazte, laguntzaile edo lagun gisa. Mari Domingik umeen nahiak eta kezkak entzuten ditu eta, irribarre batez, ahol-kuak eta adorea ematen dizkie. Olentzero behar izan du existitzeko. Pausoa eman nahi da bide horretan, Mari Domingiri izaera propioa eman berez eta nahi duen bezala existitzeko, genero eta familia eredu jakinei lotu gabe», azaltzen dute ikastolatik.

«Eguberrien izaera paganoan eta ospakizunak naturaren zikloekin duen harremanean» ere jarri nahi da azpimarra. Egiteko asko dagoenaren jakitun, bide horri ekarpena egin nahi dio Ikastolak egitasmo honekin. Informazio gehiago eskuratzeko info@maridomingi.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad