Bihar 'Denboraren taupadak' antzezlana aurkeztuko da Gezalan

M.P. LEZO.

Bihar, hilaren 9an, arra-tsaldeko 17:00etan Denboraren Taupadak antzezlana aurkeztuko dute Lezoko Gezala antzokian. Pasaiako Antzerki Jardunaldietan estreinatu eta gero, Lezoko hitzordu hau izango da publiko guztiarentzat izango den lehenengo emanaldia.

Sinopsia

Patata Tropikala Antzerki Laborategiak egindako istorio honetan, Odei -neskatxo bat- fabrika zaharra dagoen tokira iristen denean hasten da. Bertan zerbait arraroa gertatzen ari da, guztiak haserre bizi dira. Ez dute denborarik ezertarako. Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da. Hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira. Kalejira bat egitea bururatu zaie arrazoiak ezagutzeko. Permin, Kale garbitzaileak, malabareak egingo ditu, Marik gitarra eta Odeik txirula joko dute, baina ez dute ezer topatzen. Beraiekin hau guztia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos