«Surrealista eta salagarria»
PPLL
Martes, 20 de diciembre 2016, 00:31
Lezon Ondo Ai Gea plataformak plenora eramango den dokumentuak zalantza ugari sortu dituela salatu du. «Batetik Lezon hondakinen bilketa sistema aldatzea erabakiko da eta bestetik hondakinen bilketa, udal eskumena dena, San Markos Mankomunitateari ematea. Jakin dugu proposamen hau korrika eta presaka egin dela, akordioaren aldeko lanari denborarik ez uzteko. Jakin badakigu, plenora eramango den dokumentuak zalantza ugari sortu dituela udal idazkarian eta hirigintza abokatuan eta hauek zalantzak argi eta garbi azaldu dizkietela udaleko talde guziei. Surrealista eta salagarria iruditzen zaigu ostiralean burutu zen batzordean eta udal teknikariek zalantza hauek azaldu zituztenean, EAJ eta PSEko zinegotziak urduri ba-tzordetik ateratzea beren alderdiekin telefonoz hitz egiteko, eta zalantzak argitzeko denbora hartu beharrean baiezkoa bozkatuz aurrera egitea».
Publicidad
Plataforma honek 285 sinadura bildu zituen gai hau akordioaren bidez konpontzea eskatzen zutenak. «Ezin dugu ulertu 15 egunetan akordioaren aldeko herritar taldearekin inolako komunikazio biderik ez ireki izana, hitz egiteko bada ere, parte hartzeari zein beldurra dion udal gobernuak agerikoa da. Nola ulertu behar dugu orain, sistema aldatzea inolako bilerarik, parte hartze prozesurik eta galdeketarik gabe? Hau inposizioa ote da? Non geldi-tzen da, Jesus Maria Martiarena alkateak 2016 maiatzean egunkari bati emandako elkarrizketako bere hitzak. 'Lezo convocará una consulta sobre el sistema de recogida de basuras en 2017' Nor dabil gezurretan?».
Alderdi Sozialistako kidearen jarrera «ere harrigarria egin zaigu, duela 3 aste, pleno batean, gai hau galdeketaren bitartez konpontzearen alde bozkatu zuen eta orain batzorde batean galdeketarik gabe sistema alda-tzearen alde bozkatu du».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión