Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Proiektuan parte hartuko duten lagunek lan desberdinetan aritzeko aukera izango dute.
Oiartzungo Arraztalo elkarteak eskualde mailan proiektu  bat martxan jarri nahi du

Oiartzungo Arraztalo elkarteak eskualde mailan proiektu bat martxan jarri nahi du

Programa honen helburua Errenteria, Lezo eta Pasaiako gaixotasun psikikoa duten pertsonak nekazaritzan lan eskarmentua izatea da

GOIZARIN

Jueves, 23 de julio 2015, 23:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo Arraztalo Elkartean urtarrilaz geroztik eskualde mailan proiektu bat martxan jartzeko lanean aritu dira. «Programa honen helburua Errenteria, Lezo eta Pasaiako gaixotasun psikikoa duten pertsonak nekazaritzan lan eskarmentua izatea eta Oiartzungo Arraztalo Elkartearen lana aipatutako herrietan ezagutaraztea da», azaldu du Pedro del Olmok, Arraztalo elkarteko kideak.

Proiektua gauzatzeko, «Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aurrekontu Parte-hartzaileetako 50.000 euro lortu genituen. Arraztalo eta Foru Aldundiko Gizarte Politikako sailaren artean sinatutako hitzarmenari esker, programa ekainean martxan jarri genuen Errenteriako hiru langile, Pasaiako bi eta Lezoko batekin. Pertsona hauen aukeraketa Errenteriako Osasun Mentaleko Zentroko profesionalen laguntzaz egin dugu», argitu du.

Sei langile horiek, bi arduradunen gidaritzapean, Arraztaloren baratzatan nekazaritza lanetan trebatzen hasi dira. Irailean, hiru hilabeteko lan kontratua egingo zaie. Honekin guztiarekin, «gaixotasun psikikoa duten pertsonengan lanak duen eragin positiboa ikusaraztea lortu nahi dugu», nabarmendu du.

Horrez gain, del Olmoren iritziz beste helburu garrantzitsu bat izango da eskualdeko herrietan gaixotasun psikikoa duten pertsonen eta haien senideen herri mugimenduak sortzea. Hori lortzeko, Arraztalo beste hiru herrietako gaixotasun psikikoa duten pertsonekin eta haien senideekin lanean hasiko da.

«Orain, Arraztalori eta Oarsoaldeko gaixo psikikoen familiei dagokigu, udal bakoitzaren laguntzaz, 2016tik aurrera proiektu honek herri bakoitzean izango duen ibilbidea eta egitura elkarlanean sortzen hastea», laburbildu du del Olmok.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios