Gehiengo osoarekin, Jexux Leonet izendatu dute alkate
Aiora Pérez de San Román-en lekukoa hartu zuen atzo, EH Bilduren bederatzi zinegotzien botoa jaso ostean
GOIZARIN
Domingo, 14 de junio 2015, 00:39
Bilduren 9 zinego-tzien botoek izendatu zuten atzo Jexux Leonet Elizegi alkate, lehen bozkan. Aiora Pérez de San Román alkate ohiak eman zion aginte makila. Bilduko bederatzi zinegotziek eta EAJko lauk osatzen dute udalbatza berria, nahiz eta atzo bi zinegotzi jeltzale ez azaldu. Alde bietako herritarrak joan ziren osoko bilkuren aretora, inbestidura gertutik jarraitzera.
Publicidad
-
Alkatea.
-
Jexux Leonet Elizegi (EH Bildu).
-
Zinegotziak.
-
EH Bildu Eneritz Arbelaitz, Ignacio Pikabea, Agurtzane Lekuona, Juan Ignacio Ansa, Miren Josune Cousillas, Ioritz Aizpuru, Dominika Azpiroz eta Enekoitz Marcos. EAJ
Juan Iganacio Ansak eta Agurtzane Lekuonak osatu zuten adinekoen mahaia. Kredentzialak zuzen zeudela ikusi ondoren, bederatzi zinegotzik hartu zuten euren tokia eta alkate berria izendatu zuten isilpeko botoaren bidez.
Hortaz, Jexux Leonet Elizegi izendatu zuten Oiartzungo alkate berri eta Aiora Pérez de San Román alkate ohiak aginte makila eman zion, «zorionak eta zorte on» esatearekin batera.
Leoneten lehen hitzak
Alkate berriaren lehen hitzak herritarrentzako izan ziren, herritarrak zoriondu zituen. Horrez gain, alkatetza kargua ilusioz hartu duela ere esan zuen eta EH Bilduko talde guztia lanerako prest dagoela azpimarratu. «Oiartzuar guztien espektatibak betetzeko lan egingo dugu».
Bestalde, EAJ-ri elkarrekin lan egiteko proposamena luzatu zion. «Abertzaleak eta euskaldunak gara. Herria maite dugu eta erabakitzeko eskubidearen alde gaude. Gainera, herriak eskertuko du elkarlana». Horren adibide jarri zuen ekainaren 21ean Donostian egingo den Gure Esku Dago ekimena, «non herritar modura parte hartuko dugun».
Bere lehen diskurtsoaren bukaeran, Zigor Goikoetxea zinegotzi ohiak hartu zuen hitza eta hainbat aholku eman zien zinegotzi berriei. «Herri oso bat daukazue atzean, zuei laguntzeko prest».
Horren ondoren, EAJ-ko Iñaki Arbelaitz zinegotziak zoriondu zuen alkate berria eta argitu zuen Segundo Garín zinegotzia ondoezik zegoela eta horregatik ez zuela parte hartu atzoko saioan. Bestalde, haiengan konfiantza jarri duten herritarrei eskertu zien.Saioa bukatu ondoren, herritarren zorionak jaso zituen Jexux Leonetek eta gainontzeko zinegotziek. Gero, taldeko argazkia atera zuen udalbatza berriak.
Publicidad
Esker ekitaldia
Udalbatza berria osatu ondoren, 2011-2015ean EH Bilduren hautetsi izan direnei eskerrak emateko ekitaldia egin zen Kontzejupean. Karlos Ibargurenek eman zion hasiera bi bertso ederrekin. Gero, azken lau urtetan egin den lan guztia eskertu zitzaien. Azkenik, Aiora Pérez de San Román alkate ohiak hartu zuen hitza eta herritarrengandik jasotako babesa eskertu zuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión