Secciones
Servicios
Destacamos
GOIZARIN
Martes, 31 de marzo 2015, 01:14
36ko gerraren ondoren, frankistek zigortuta langile batailoietan Oiartzunen lanean aritu ziren 'trabajadorei' buruzko bideo dokumentala egin du Kattin Txiki elkarteak, Mikel Mendizabal Cristobalek zuzendaritza eta gidoiaren koordinaketa lanak egin dituelarik.
Katin Txiki memoria historikoaren aldeko herriko elkarteak egindako lana funtsezkoa izan da, beste behin ere, garai hartan gertatutakoa ezagutarazteko. Denok dakigu Espainiako 1936ko altxamenduak 1939an garaipena lortu zuela. Gero, preso ugari sartu zituzten kontzentrazio eremuetan eta kar-tzeletan. «Haietako asko Batallón de trabajadores-etara bidali zituzten zigorrak betetzera», argitu dute Kattin Txikiko partaideek. «Askatasunaren alde borrokatu ziren preso gehienek gatibutza bizitu zuten. Francok pertsonak deuseztatu eta makurrarazi nahi zituen berak eragindako hondamendiak konpon-tzeko, armadak behar zituen azpiegiturak eraikitzeko eta enpresari konplizeen beharrak asetzeko».
Hala, Espainian 550 «langile batalloi» sortu zituzten. Oarsoaldean 18 batailoi antolatu zituzten: 12.500 pertsona inguru 4 urtetan zehar aritu ziren gatibu lanetan, errepide eta gotorlekuak eraikitzen. «Egoera tamalgarrian aritu ziren: gosearen, gaixotasunen eta heriotza zigorraren mehatxupean gaur gipuzkoar guztionak diren Pikoketako, Aritxulegiko, Arkaleko eta Jaizkibelgo errepideak eraikitzen», salatu dute. Gainera, Oiartzunen zazpi trabajadore fusilatu zituzten.
2013ko maiatzean Oiartzungo Udalak «langile batailoi» horietan gatibu lanetan aritu zirenei aitorpen omenaldia egin zien. Bestalde, 'Gatibulanak frankismoan 1939-1942' proiektuaren azalpena egin zuen Kattin Txikiko partaideek.
Oraingoan, 'Trabajadoriak, frankismoaren gatibuak Oarsoaldean' bideo dokumentala grabatu dute Arditurriko parajeetan. Kattin Txikik deituta, herriko hiru belaunaldiko oiartzuarrak elkartu dira aktore lanak egiteko, Mikel Mendizabal Cristobalek zuzendaritza eta gidoiaren koordinaketa lanak egin dituelarik. Argazkilari lanetan, berriz, Oskar Zapirain Herce aritu da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.