Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Mugarri eta 'Oiartzun' urtekaria

PPLL

Sábado, 2 de agosto 2014, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mugarri Oiartzun haraneko gai soziokulturalak monografikoki jasotzen dituen agerkaria da. 1994. urtean hasi zen Oiartzungo Udala Mugarri bilduma plazaratzen eta geroztik urtero-urtero zintzoki argitaratu du ale berri bat.

Aurtengo Mugarri Oiartzungo txirrindularitzaren historiari buruzkoa da. Juanjo Aranburu, Joxe Mari Beloki eta Bibiano Arbelaitz daude egitasmoaren atzean, nahiz eta erredakzio lanetan Eihartze Aramendia, Goiatz Labandibar, Gaizka Lasa eta Jexux Olaziregi kazetariak aritu diren. Bildumako 21. liburua da hau. Belokik Oiartzunen txirrindularitzak izan dituen momentu garrantzitsuenak laburtu ditu aurkezpenean.

Bestalde, urtekaria ere argitaratu da. Aurten, elkarrizketa nagusia Gurutze auzoko Juanito Galdosi egin zaio. Seme-alaben atalean Joxe Billaluze eta Joxe Manuel Etxarte; Izar Etxeberria; Marian Garmendia; Kontxita Iturain; Sebastiana Kamio; Ainara Lasa; Joxe Mari Legorburu; Koxme Lizaso; Onintza Mixtelena; Aitor Puertas eta Gorka Urra daude. Herriko elkarteen berri eta herriko historiako pasarteak ere bildu dira urtekarian, ohitura denez.

Aurtengo omendua Adolfo Leibar izan da. Urtetan Urtekari Batzordean eta Mugarrietan egin duen lana, besteak beste, eskertzeko modua izan da xanistebanen bezperako kultur ekitaldian berari omenaldia egin izana. Leibarrek eskerrak eman ditu, familiartekoz inguraturik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios