Borrar
Mendizale gaztetxoek Irunen barna egin dute mendi buelta.

Ver 65 fotos

Mendizale gaztetxoek Irunen barna egin dute mendi buelta. Belauntzaran

Kirola eta adiskidetasuna uztartuz Finalista egunean

Erlaitz mendi elkarteak Irunen antolatutako zazpi kilometroko ibilbidea osatu dute Gipuzkoako osotik hurbildutako 500 bat lagunek

Domingo, 26 de octubre 2025, 17:57

Comenta

Mendizale gaztetxoek bat egin dute gaur goizean Irunen egindako Finalista egunean. Eibar, Zumaia, Legazpi, Errenteria, Tolosaldea, Hernani... 500 ikasle eta euren guraso eta senikeekin batera Gipuzkoako mendi federazioak mendizaletasuna bultzatzeko festan izan dira eta giro ezin hobean goiza pasatu dute.

Erlaitz mendi taldeak antolatutako zazpi kilometroko ibilbideari goizeko 09:30ean ekin diote gaztetxoek eta hauen gurasoek. Aurretik, ikastetxe bakoitzak bere parte hartzea baieztatu zuen harrera mahaietan. Bertan, Erlaitz mendi taldeko 20 kide eta hauei laguntzera etorritako beste 30 bat zain zituzten harrera egiteko.

Eguraldi triste egon arren, eta giro frexkoa sumatzen zen, botak eta berokiak jantzirik, motxilak soinean zituztela eta makilak eskuan, Arbiun plazatxoaren ondoan dagoen pilotalekutik martxan jarri dira mendizaleak. Gero, Irungo mendi taldeko Nievesek gidaturik, Bentas auzoan barna poligono industrialaren barna, joan dira. Ugalde errekatxoaren ertzetik inguruko baserrien ondotik joan dira mendazale gaztetxoak. Zubeltzu mendi ingurutik ibili dira, handik Elatzeta azpitik berriz ere, pilotalekura hurbiltzeko.

Behin ibilbidea bukatu ostean, Finalisten diplomak eta etxe laguntzaileek emandako opariak parte hartu dute ikastetxeen artean banatu edo zozketatu baititute. Denak, pozik buletatu dira etxera eta ikasturte honetan, berriz, antolatzen dituzten mendi irteeretan parte hartzeko asmoz, izan ere, euren diploma lortzeko lau gailurretara igo behar dute urtean zehar.

Gipuzkoako federaziotik garbi dute «jai-ekitaldi honetan ikasleek herriko parajeez gozatu eta beste udalerri batzuetako ikasleekin esperientziak trukatzeko aukera izaten dute» eta atzokoan ere lortu zuten, giro ezin hobea izan baitzen partaideen artena. Kirola, kasu honetan mendizaletasuna eta adiskidetasuna bat suspertzeko aukera paregabe dela aitortzen zuten antolatzaileek.

Gurasoek ibilbidea euren seme-alabekin batera egin ahal izan dute, eurek ere goiza polita igaroz eta Maitek zion bezala,«gure zaletasuna eurei ere transmitzeko aukera paregabe ematen digu egun honek, eta baita, urtean zehar ikastolan antola-tzen dituzten irteerek».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kirola eta adiskidetasuna uztartuz Finalista egunean