Borrar
Lehendakaritza berria osatzen duten kideak. EMF
Mendi federazioak zuzendaritza batzorde berria du
Donostia

Mendi federazioak zuzendaritza batzorde berria du

Ricardo Hernanik, Zigor Egiak, Javier Antúnezek, Ainara Apariciok, Mireia Triguerosek, Víctor Vivarrek, Rosa Pérez Nievesek eta Olatz Ruiz de Azuak osatzen dute.

Jueves, 30 de enero 2025, 14:36

Euskal Mendizale Federazioaren Zuzendaritza Batzorde berria izendatu dute 2025-2028 aldirako. Aurreko 4 urteekin alderatuta, jarraipena duen talde eta proiektua da, indartua halere sartze berriekin. Ricardo Hernani izango da lehendakaria; Zigor Egia, lehendakariordea; Javier Antúnez, diruzaina; Ainara Aparicio, idazkaria; Mireia Trigueros, Mendi Lasterketetako bokala; Víctor Vivar, Martxa Nordiko eta Senderismoko bokala eta Rosa Pérez Nieves eta Olatz Ruiz de Azua, mendia sustatzeko arloetako bokal gisa arituko da. Zuzendaritza Batzordeari lurralde-federazioetako presidenteak gehituko zaizkio hauteskunde-prozesuak amaitzean.

Aldaketa urte garrantzitsua izan eta gero heldu da. Izan ere, 2024an mendeurrena ospatu zuen federazioak. «Duela 100 urte gure Federakundearen ibilbidea batuta hasi genuen. Hegoaldeko mendizaleek erakunde bakar eta oso bati hasiera eman zioten 1924ko maiatzaren 18an, batasun honek gure ibilbidearen gehiengoan pisu handia izanda, frankismo garaia barne; pasaden mendeko 80. hamarkadan ezarritako lege autonomiko batzuek, eta hauen gaineko interpretazio zehatzek, honen banatzea eragin zuten arte», azpimarratzen dute federazioaren web gunean. «Azken 100 urteetan aldatu ez den zerbait dago: gure mendizaletasuna. Mendia gure kulturaren zati bat da eta Euskal Herria bertoko mendirik gabe ez litzateke berdina izango. Herri honen arimaren beste zati bat da, izan ere, nor gehiago eta nor gutxiago mendizale dira», diote.

Gala berezia

Mendurrena zela eta, ekitaldi ugari izan dira 2024an zehar Mendi federazioak antolatuta. Horien artean, Iturribero Mendi Taldeak (Durana-Araba) antolatuta, Euskal Mendizaletasunaren Urteroko Gala egin zen Europako Biltzar Jauregian, Gasteizen.

Urrezko intsigniak banatu ziren bertan. Aintzatespen bereziak banatu zituzten urteurren berezia zela eta; gutxienez 40 urtez jarraian federatuak izan direnei urrezko intsigniak eman zizkieten. Eta Gala honetan, ohiko aintzatespenekin batera, urrezko intsignia bat eman zitzaien Federazioaren garapenean aparteko ekarpen luzea egin duten pertsona guztiei.

Leonardo Trejok, Iturribero Mendi Taldeko presidenteak, intsigniak eman zizkien EMF-FVMko presidente eta presidente ohiei: Zigor Egia, Juan Bautista Maiz, Arantza Jausoro, Txomin Uriarte, Álvaro Arregi, Joseba Ugalde eta José Ramon Alonso. Antxon Bandrés eta Paco Iriondo hil ostean, Mari Jose Lasa eta Idoia Iriondok jasota.

Jarraian, Pyrenaica Aldizkariko zuzendari eta zuzendari ohiek aintzatespen berezi hau jaso zuten, Ricardo Hernaniren, EMF-FVMko presidenteordearen, eskutik: Ivan Ruiz, Luisa Alosno Cires, Antonio Ortega, Jesus Polo eta Casimiro Bengoetxea.

Zigor Egiak, EMFko presidenteak, gainerako intsigniak ematen jarraitu zuen. Lehenik eta behin, Kepa Lizarragari eta Zuriñe Forondari, zerbitzu medikoan emandako urteengatik. Bigarrenik, Joseba Undurragari, Ehun Mendien Anaia-arreba Nagusi gisa emandako urteengatik. Hirugarrenik, Gotzon Larreari, «Zirkuitua» ibilbide luzeko ibilaldien koordinatzaile gisa emandako urteengatik. Laugarrenik, Joxean Mulasi, eskaladaren munduan erreferente gisa egindako lanagatik. Ondoren, Ramon Malkorra eta Goyo Larrañagak urrezko intsigniak jaso zituzten, urteetan egindako lanagatik eta mendiko lasterketen munduan erreferente gisa izateagatik. Eta, azkenik, Antxon Iturriza, Euskal-Nafar Federazioaren ikerketa historikoan emandako urteengatik.

Aintzatespenak ere izan ziren

Mendeurreneko urte honen baitan, Galak federazioaren aintzatespenen banaketari bide eman zion. 'Andres Espinosa Euskal Mendizale' EMF sariabanatu zen lehena, aurtengo edizioan federatutako pertsona guztiak saritu dituena. Horretarako, federatu beteranoenak eta federatu gazteenak aukeratu dira: Jacinto Lizarralde Ayestaran, Mª Luisa Zelaia Gisasola (ezin izan zen gerturatu), Arkaitz Oteiza Matute eta Malen Celada Iruarrizaga, hurrenez hurren.

Bilbao Alpino Club, Club Deportivo Bilbao, Club Deportivo Eibar, Club Deportivo Fortuna eta Baskonia Mendi Taldeak EMF ibilbideari saria jaso zuten, euskal mendizaletasunaren baitan izandako ibilbide historikoagatik, eta 1924an Elgetako Euskal Mendi Federazioaren sorreran parte hartzeagatik.

Era berean, 100 urte hauetako historian zehar gure kirolari emandako babesa eta babesagatik idatzitako euskal hedabideetako batzuk ere omendu dira, 'Euskal Mendizaletasunaren Lagunak' EMF sariarekin. Mendizaletasunaren mugarriak transmititzeko trensa ezinbesteakoak izan dira eta ekitaldiei, martxei, ibilbideei, segurtasunari etab. buruzko informazioa jaso dute haien orrialdetan. Eskerrik asko, El Correo, Diario Vasco, Grupo Noticias, Gara eta Berria.

Amaia Aranzabalek eta Pili Ganuzak 'Loli Lopez Goñi emakume mendizaleak' EMF saria jaso zuten, 8.000 bat, Cho Oyu, igo duten Euskal Herriko lehen emakumeak izateagatik, egun gutxi batzuetako aldearekin, 1992an.

Bestalde, 'Antxon bandres Jarduera interesgarriena' EMF SARIA euskal alpinismoaren balentriarik handienetako baten protagonistentzat izan zen. Martin Zabaleta eta Passang Temba aitorpena jaso zuten 1980an Everestera egindako lehen euskal igoerarekin mendizaletasuna besarkatzeko milaka euskal herritar inspiratu zituen mugarri harengatik. «Gure historiako beste erreferente garrantzitsuenetako batek, Edurne Pasabanek, Kutxabank Euskal Mendizale Federazioa saria jaso zuen, 14 zortzimilakoak lortu dituen lehen euskal eta munduko alpinista izateagatik», azpimarratu zuten federaziotik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendi federazioak zuzendaritza batzorde berria du