

Secciones
Servicios
Destacamos
Ostiral honetan, urtarrilak 24, arratsaldeko 19:00etan Girizia Mendi Taldeak antolatuta Julio Villar abenturazalea, bidaiari, mendizale eta idazle donostiarra Oiartzunen izango da. Ondoan, Ibon Gaztañazpi kazetaria arituko da elkarrekin.
Villar Gurrutxagak Alpeetan eta Pirinioetan eman zituen lehen urratsak mendi gidari gisa. Bere lorpen handietakoan artean, 1974an bizitu zuen, Everest igotzeko helburua zuen Tximist espedizioaren kide izan zen. Honek aukera eman zion Nepal, India, Pakistan eta Afganistanen zeharreko bidaia bakarti eta noraezekoa burutzeko.
Donostiarra abenturazale handia zen eta 25 urterekin, 1968an, Bartzelonatik abiatu zen 7 metro eslorako Mistral belaontzian. Lau urte eta erdiko bidaian munduari buelta eman zion, 38 000 miliako ibilbidea egin zuen, inoiz munduari buelta eman dioten ontzi arinenetako batekin. Bidaiaren kontakizuna, egunerokoa, '¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario' liburuan jasota utzi zuen; itsas abenturako liburu klasiko bat bihurtu da.
Ez zen gelditik egoteko horietako doostiarra eta 1986an 'Viaje a pie' liburua argitaratu zuen. Bertan, Donostiako Karrika auzotik mediterranear kostara oinez egindako bidaia kontatu zuen. Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako mendiak zeharkatu zituen bakarka eta inguruari erreparatuz
Ibon Gaztañazpik '¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario' liburua euskaratu eta publikatu zuen, eta bien artean emankizun bat dute prest. Musiikarien laguntzarekin girotuko dute ilunabarra Oiartzunen ostiral honetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.