Borrar
Iraritz Legorburu izan da azkarrena Larrera igotzen.

Ver 9 fotos

Iraritz Legorburu izan da azkarrena Larrera igotzen. Belauntzaran
Berastegi

Iraitz Legorburu eta Ainhoa Garikano nagusi Negu trailean

300 lasterkarik hartu dute parte Berastegiko mendi lasteketan

Elisa Belauntzaran

Berastegi

Domingo, 2 de febrero 2025, 12:29

Ainhoa Garikano eta Iraitz Legorburu izan dira azkarrenak Berastegiko Negu Trail lasterketan. Garikanok 01:43:12 denborarekin gelditu kronoa eta Legorburuk berriz, 01:22:39 behar izan ditu ibilbidea bukatzeko.

Legorburu getariarraren atzetik Oier Zubeldia amezketarrak zeharkatu du helmuga 4 segundu beranduago eta hirugarrena, gizonezkoetan Mikel Zabalegi izan da (01:27:28). Lehen berastegiarra, Aritz Intxaurrondo izan da (01:33:24), atzetik Mattin Intxaurrondo anai sartu delarik (01:34:41) eta Julen garaiburu hirugarrena herritarren artean (01:34:44).

Emakumezkoetan berriz, bigarren postuan Leire Elola tolosarra sailkatu da (01:5034) eta hirugarrena, Yashira Navas aresoarra izan da (01:56:56). Lehen berastegiarra helmuga zeharkatzen Aiora Lasarte (02:03:12) izan da. Honen atzetik, Maitane Lizartza (02:05:59) izan da bigarren herritarra eta hirugarrena, Olaia Garaiburu.

Hotza eta lokatza handia egin eta izan arren, 300 lasterkarik abiatu dira Berastegiko Negu trailean parte hartzeko asmoz. Edizio honetan ere 16 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute herriko plazan hasi eta ondoren Belabieta txiki, Urdelar, Larre, Ipuliño,... igo eta gero plazan amaitzeko. Gipuzkoako mendi lasterketen denboraldia martxan da. Goierri trailaren baitan, Garingo mendi lasterketa izan zen lehena, gaur Berastegiko Negu traila jokatzen da eta datorren igandean, Zestoan Kobaz Koba trailaren txanda izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iraitz Legorburu eta Ainhoa Garikano nagusi Negu trailean