

Secciones
Servicios
Destacamos
Kobaz Koba trailaren 9. edizioa izango da otsailaren 9an Zestoan. Antoaltzaileek egindako prentsaurrekoana gertu dutenez, «izen emateak ziztu bizian amaitu ziren, lehen gizakiaren bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia paregabea bizi nahi zuten hainbat eta hainbat korrikalariri esker». Iñaki Serrano (Agiro Mendi Kluba), Emiliano Pérez (bolondresa), Mikel Arregi (Zestoako Alkatea) eta Juanjo Aramburu (Arazi) izan dira hurrengo igandean izango den lasterketako aurkezpenean.
Edizio berri honetan ere, Arazi IKT eta Agiro Mendi Kluba izan dira antolatzaileak, Zestoako Udalaren laguntzarekin et abeste behin, ibilbide bikaina izango da mendi lasterketak gustoko dituztenentzat.
Hauek, mendi lasterkariek Kobaz Koba Trail urteko egutegian barneratua dute eta aurtengoan ere, bi aukera izango dituzte: Artzei (15km) eta Zaldei (26km) ibilbideetan parte hartzeko.
Antoaltzaileek aditzera eman dutenez «ibilbidea urterokoaren oso antzekoa izango da, eta horixe da lasterketaren harribitxia: korrikalariek ezaguna dute eta guri gustatzen zaigun moduan, historiaurreko koba, aldapa eta bide-zidorretan barrena disfrutatzeko modukoa izango da. Irteera neutralizatua izango da Zestoa zeharkatu bitartean, urtero moduan. Sari banaketa Zestoako plazan ospatuko da, korrikalariak toriletako balkoira igoko dira eta txapeldun handien moduan, merezitako txalo zaparradak jasoko dituzte. Aurretik, korrikalariek hamaiketako ederra dastatu ahalko dute kiroldegi-gunean. Mendian zein plazan nahi dugu disfrutatu eta otsailaren 9an Zestoan egongo diren pertsona guzti-guztiei eskatzen diegu jarrera eredugarria izan dezaten, natura eta ingurunea errespetatuz».
Aurtengoan 695 dortsal banatuko dira eta azpimarratu nahi dugu hauetatik 160 emakumezkoentzako izango direla, 2024ko edizioan baino 23 gehiago. «Zenbaki hau oso garrantzitsua da, urtez urte goraka doan kopurua delako eta pozez betetzen gaitu, zorionak! Zestoako 96 korrikalarik eman dute izena (2024an baino 27 gehiagok), 79 ibilbide laburrean eta 17 luzean; hauetatik 26 izango dira emakumezkoak eta bakarra ibilbide luzean, ez daitezela animoak baretu herriko korrikalari guztientzat! Parte-hartzaileak orokorrean Euskal Herritarrak dira, asko Urola eskualdekoak: Azpeitiatik 140, Zarauztik 66, Azkoitiatik 61, Zumaiatik 55, Oriotik 13, Debatik 8, Aizarnazabaldik 6…», esan dute.
Izena eman duten parte hartzaile gehienak Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Arabatik datoz; baina badaude Kataluniatik datozenak ere. «Dortsal banaketarekin amaitzeko esan, aurten egun gehiago eskainiko ditugula korrikalariek aldez aurretik dortsalak jaso ditzaten. Zehazki, otsailaren 1, 2, 4, 5, 6, 7 eta 8an Zestoako Turismo Bulegoan (Portale kalea 1) jaso ahal izango dira 10:00-13:30 eta 14:30-17:00 ordutegian, eta baita lasterketa egunean bertan ere».
Bestalde, «azkeneko urteetako joerarekin jarraitu dugu eta aurten ere herritarrentzako entrenamendu saio bat antolatu dugu, urtarrilaren 11n. Guztira 35 pertsona inguru bildu ziren ibilbidea ezagutu eta konfiantza hartzeko, azken finean, lasterketa egunean are gehiago disfrutatzeko», argitu dute.
Ibilbideei dagokienez, Zaldei (26km) ibilbidea egin behar dutenen irteera ordua 09:00etan izango da eta Artzei (15km) ibilbidekoa ordubete beranduago, 10:00tan. Bi ibilbideen hasiera eta amaiera Zestoako Plazan izango da. Zestoako kiroldegi gunean izango dute lasterkariek hamaiketakoa egiteko aukera, eta bertan egongo dira ere ohiko moduan dortsal banaketa-gunea, dutxak eta arropa-zaindegia.
Urtero legez, 2025koa ere ibilbide ederra eta berezia izango da, Ertxiña, Endoia eta Santa Engraziko gainek ibilbideari ematen dioten gogortasunarekin. «Gainera, historiaurreko ondare eta aztarnategien lurraldean, historiaurreko margo eta harribitxiak jasotzen dituzten koben bideetan barrena egiten da lasterketa: Ekain, Danbolinzulo, Astigarraga, Amalda, Praileaitz, Astuigaña, Erraila, Urtiaga, Ermitia eta Erlaitz, eta gainera Irikaitzeko aztarnategia eta Arluze monolitoa. Hau esanda, lasterketaren antolakuntzatik lurjabe guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu beraien lankidetzagatik», azpimarratu dute antolatzaileek.
Kobaz Koba Trail lasterketan parte hartuko duten korrikalari guztiei gogorarazi nahi zaie ibilbidea erakusten duten ikurrak eta epaileen aginduak errespetatzea nahitaezkoa dela, hala nola, lasterketa igarotzen den lurrekiko errespetoa.
Probaren ondoren, parte hartzaile, familia, nahiz lagunek, Zestoa herria eta bere inguruak ezagutzeko aukera izango dute, Ekainberri edo Lili Jauregia bisitatuz, herriko kaleak, plazak eta tabernak ezagutuz edo inguruko ibilbide ederretako bat eginez esaterako. Zestoako turismo bulegoan gustu handiz emango diete informazioa gerturatzen den orori.
Bukatzeko, lasterketako antolatzaileek «eskerrak eman nahi genieke Kobaz Koba Trail 2025 posible egingo duten guztiei: Antolatzaileak Arazi ideiak borobiltzen eta Agiro Mendi Kluba gara, Zestoako Udalaren laguntzarekin, baina beharrezkoak ditugu babesleak (Ekainberri, Baserria Kilometro 0, Eusko Label, Danobat Group, Basatxerri, Ugarte Burdindegia, eta Txukun Lorazantza) eta laguntzaileak (Kutxabank, El Diario Vasco, Aneto, Ogi Berri, Talleres Lizarralde, Calderería CPK, Ederra, Gisasola Egoitza, Zestoa Autoeskola eta Koiote), eskerrik asko denoi».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.