Zoriontasuna sustatzen, psikomotrizitatearen bidez
Psikomotrizitatearen haritik, haurrei tresnak ematen dizkiegu ingurunearekin eta bizikideekin harremanetan hazteko, autonomiaz eguneroko bizi erronkei aurre egiteko
La Salle Zumarraga- Urretxu
Viernes, 3 de marzo 2023, 06:59
Psikomotrizitatearen haritik, haurrei tresnak ematen dizkiegu ingurunearekin eta bizikideekin harremanetan hazteko, autonomiaz eguneroko bizi erronkei aurre egiteko.
Zumarragako LaSalle ikastetxeko Haur Hezkuntza taldeak parte hartu du artikulo txiki honetan, gure psikomotrizitate geletan astero eginten dugun lana labur azalduz.
Gure haurren adinean psikomotrizitateak duen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu, umeen garapen fisiko, psikiko eta sozialean baina garapen helburuetatik haratago, saio hauetan haurrek jolasaren bidez bizitzen dituzten sentipenak eta harremanak beste garrantzi maila batean jartzen ditu psikomotrizitatearen bidez lotutako onurak.
Haurrei aukera ematen diegu mugimenduaren eta hizkuntzaren bidez beraien burua ezagutzeko, beraien izana adierazteko eta talde osoarekin partekatzeko. Organikoki, zoriontasuna, bizipoza, indarra, negarra, laguntasuna… esperimentatzeko abagunea izaten dute umeek. Hezitzailearentzat ere aukera paregabea da haurrak eta haien nortasunak sakonago ezagutu ahal izateko, ikasgelatik kanpo. Irakasle taldeaz gain, gure ikastetxean, ongi etorria ematen diegu alaitasun eta sentsazio positiboz betetako saio hauetan parte hartu nahi duten familiei. estandarNoBatu zaitez! Hobe Elkarrekin!La Salle Zumarraga.
Psikomotrizitatea ezagun zaharra da hezitzaileontzat. Emmi Pikler doktoreak lehen mugimendua sortu zuenetik, makina bat urte igaro dira eta gaur egun garapen itzela eta onarpen zabala dauzka heziketa arloan.
Azken garaietan garrantzi handia hartu du Aucouturier 1 bezalako autoreek bizkartzen duten bi fasetako psikomotrizitaren ulerpenak. Bi fase hauetan mugimendua eta pentsamendua bereiztu behar ditugu.
Garrantzi berezia ematen dio haurretzat ingurumen egoki eta seguru bat sortzeari, espazio horretan haurra bere kasa mugitu, espresatu eta erlazionatu ahal izateko
Aucouturierrek «adimena, gorputza, mugimendua» printzipioa babesten du, bere obran. Garrantzi berezia ematen dio haurretzat ingurumen egoki eta seguru bat sortzeari, espazio horretan haurra bere kasa mugitu, espresatu eta erlazionatu ahal izateko.
Egun bat psikomotrizitate gelan
Ostiral goiza da, gure gelan 5-6 urteko haurrak prest daude psikomotrizitate gelara joateko. Hezitzailearen pausoak jarraituz, trena osatu eta pozik doaz gela berezi horretarantz, badakite han jolasa dela nagusi.
Atera iristean, oinetakoak erantzi eta apaletan txukun uzten dituzte. Pixkanaka, psikomotrizitate gelako zoru bigunean eseritzen dira, elkarri egunon esan eta gela berezi honetako arauak gogorarazteko.
Dagoeneko ikasturtean buru belarri sartuta gaudendez, haurrek ondo dakite zer egingo dugun ondoren. Irakaslea bat, bi, hiru esaten duenean, ziztu bizian eta irrikaz gerturatzen dira modulo ezberdinez eraikitako horma behera botatzera. Saioaren amaieran, denon laguntzarekin berreraikiko den horma bera. Horma ez da fisikoa soilik, metafora moduan ere ondo ulertzen du haurrak.
Horma erortzen den momentuan, umea aske da mugitzeko, dantzatzeko, salto egiteko, bere gorputzaren eta mugimenduaren jabe da eta inguruneakin bat egiten da. Bere burua ezagutzeko eta beste haurrekin erlazionatzeko aukera ematen zaio, organikoki, mugarik gabe.
Ipuin bat kontatzen du irakasleak irudikapen motorretik (mugimendua), irudikapen sinbolikora (adimena) pasatzeko
Era berean, bere gelakideek askatasun berbera bizitzen dute, interakzio ezberdinak sortuz, harreman eta ekintza mota ugarienetan, bizipen maila guztiak esperimentatuz, oinarrizko arau eta ingurune egokiaren babesarekin.
Saioaren bigarren atalean haurraren adierazpen eta hausnarketarako gaiak lantzen ditugu. Erabilitako materiala jaso ostean, haurrak eta hezitzailea lurrean jezartzen dira eta mugimenduaren atseginetik, pentsamenduaren atseginera igarotzen dira.
Ipuin bat kontatzen du irakasleak irudikapen motorretik (mugimendua), irudikapen sinbolikora (adimena) pasatzeko. Entzuteko gaitasuna eta lantzen ditugu atal honetan.
Saioa amaitzeko, aurreko bi faseetan izan dituzten bizipenak eta sentimenduak adierazteko aukera emango diegu haurrei, modalitate ezberdinetan. Plastikoki, zerbait eraikiz edo hitzen bidez beraien irudipenak taldearekin konpartituz.
Denek amaitzean, besarkada batekin agur esango dute, eta gelatik irtengo dira.
Gelaren ezaugarri bereziak eta hezitzaileengan duen konfidantzak, ingurugiro ezinhobea eskaintzen digu haurrak mugimendua eta ekintzaren bidez harreman helduagoak garatzeko.
Psikomotrizitate saioan landutako trebetasunak gizartera eta bere ikasgelatik ateko bizitzara eramateko gai izango da haurra. Tresna hauek lortzea izango da gure saioen helburu nagusia eta garrantzitsuena.