Urgente Norris acaba con el reinado de Verstappen
Gure Eskola | Erreportajea

Euskal Herriko lehenengo euskal eskola ingeles publikoa

Proiektu berria eskolan ingelesa indartzeko prestatu da. Ekimen berri hau HH-ko ikasleekin hasiko da, baina geroago, urtez urte eskola mailan egongo da proiektua

intxaurrondo hegoa (XABIER NAVA MORALES, UXUE LEKUONA ALKORTA, DANI DOMINGUEZ KHOTKO ETA IKER MARTIN. LH6.)

Jueves, 5 de mayo 2022, 16:04

Intxaurrondo Hegoako proiektu berria oraindik ez da guztiz bukatu, baina badakigu zertaz doan. Proiektu berria eskolan ingelesa indartzeko prestatu da. Proiektu berri hau HH-ko ikasleekin hasiko da, baina geroago, urtez urte eskola mailan egongo da proiektua.

Publicidad

Proiektua 2022-2023 ikasturtean hasiko da eta ikasturte honetan EEBB-tako irakasle bat etorri da Ohiotik (Columbus), Austin izenekoa. Austin, Ohion irakaslea zen eta orain hemen ingeleseko irakaslea da. LH3 eta LH4-ko ikasleekin dago bereziki, beraiek Science (Zientzia) ingelesez egiten baitute. Guri Austinek ingelesa irakasten digu.

Eskola izenaz eta logoz aldatuko da eta Hegoa Euskal Eskola Ingelesa deituko da. HH-2 eta HH-3 mailan bi irakasle egongo dira: bat euskaraz hitz egiten eta bestea ingelesez.

Hurrengo ikasturtean hasita, agian beste ikasgai batzuk ere ingelesez izango dira, adibidez: zientzia, Gorputz Hezkuntza edo Arte hezkuntza. Une honetan LH1 eta LH2-ko ikasleek ere proiektu berezia dute, hiru hizkuntzetan irakurketa-idazketa lantzeko eta oso pozik ari dira.

Eskolaren logotipo berria.
Eskolaren logotipo zaharra.

Proiektu berria martxan jartzeko, beste eskola batzuekin harremanetan jarri dira, beraien esperientziak ezagutzeko. Badaukagu pertsona bat buru belarri ari dena hurrengo ikasturterako materialak prestatzen eta ingeleseratzen. Hegoa Euskal Herriko lehenengo euskal eskola ingeles publikoa izango da.

Badaukagu pertsona bat buru belarri ari dena hurrengo ikasturterako materialak prestatzen eta ingeleseratzen

intxaurrondo hegoa

Gure ustez, proiektu hau pixkat zaila izango da hasieran, gauza asko ingelesez ikasi behar direlako, baina garrantzitsua da. Ingelesak geroz eta pisu gehiago du, mundu osoan hitz egiten delako. Espero dugu etorkizunean proiektu hau bikain joatea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad