Victor Hugoren Pasaia, bere etxetik ikusgai

Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian ostatu hartu zuen etxea XVII. mendean eraiki zen, eta bizitza hori ikusarazteko erakusketa prestatu dute bertan orain

AINHOA MÚGICA ETA IÑIGO SÁNCHEZ Donostia

Victor Hugo idazle frantsesak 1843an Pasaian egindako egonaldian ostatu hartu zuen etxea XVII. mendean eraiki zen, eta museoa da egun. 'Victor Hugo, oroimenera bidaia' erakusketan, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuak daude ikusgai.

Victor Hugoren etxean daude museoa bera eta aldi baterako erakusketa aretoa, turismo bulegoaz gain.'Victor Hugo, oroimenera bidaia' erakusketa iraunkorrean, bertako hainbat elementu errekuperatu eta bildu dituzte.

Horrez gain, 'Victor Hugo izeneko gida turistikoa' ikus-entzunezkoa erabilgarri dago. Hugoren ikuspegitik XIX. Pasaia erakusten du, baita idazleak ostatu hartu zuen gelaren birsorpena ere, non idazleak hango bizimodua kontatzen duen. Sarrera doakoa da.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos