Ulia, Lezo eta Berrizeko lanak amaituta, Donostia eta Elgoibarren egingo dute aurrera auzolanarekin

Ulia, Lezo eta Berrizeko lanak amaituta, Donostia eta Elgoibarren egingo dute aurrera auzolanarekin
Aranzadi

Aranzadiren jardunaldiek segida izango dute asteburuan. Hilaren 23an, larunbata, goizeko 10:00etan ekingo diete Ametzagainako lanei; igandean, putzu berri bat sortu eta hesituko dute Elgoibarren, 09:30ean

DVDonostia

Ulia, Lezo eta Berrizeko lanak amaituta, mikrofaunari laguntzeko hurrengo auzolan ekintzak Donostia, Elgoibar eta Navaridasen, Araban, gauzatuko dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako putzu txikien sarea aberastu eta egonkortzeko lanak egin dituzte, Espainiako Elkarte Herpetologikoaren laguntzaz.

Hiru ekintza horietan egindako lanari esker, putzu berri bat sortu da Berrizen, eta aurrez sortutako beste bi hezegune kudeatzeko lanak ere egin dituzte. Halaber, Aranzadik jakinarazi du jardunaldiok segida izango dutela hurrengo bi astebukaeratan.

Batetik, Ametzagainako parkean sortutako bi putzuak hesitzeko lanak gauzatuko dira. Izan ere, etxe abereen -batik bat txakurren- sarrera oztopatu nahi dute «putzua hondatzeaz gain bere naturalizazioa mantsotzen dute eta».

Hilaren 23an, larunbata, goizeko 10:00etan ekingo diote Ametzagainako lanei.

Era berean, Elgoibarren putzu berri bat sortu eta hesituko da igandean, hilak 24, 09:30ean. Amaitzeko, hurrengo igandean (martxoak 31) bi putzu berri sortu eta hesituko dira Navaridas-en. Ekintzetan parte hartzeko, aurrez izena ematea da behar bakarra.

Temas

Euskera