UEUk 23 ikastaro eskainiko ditu otsaila eta maiatza bitartean

Iazko udazkeneko ikastaro bat./UEU
Iazko udazkeneko ikastaro bat. / UEU

Aurrez aurrekoak Eibarren eta Iruñean egingo dira batik bat, baina Gasteizen eta Bilbon ere izango da saiorik; sarerako ere eskaintza zabala prestatu dute

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) prest du udaberriko eskaintza eta, etengabeko prestakuntzara begira, otsaila eta maiatza bitartean 23 ikastaro eskainiko ditu Eibarren, Iruñean eta online, erakundeak jakinarazi duenez.

Horrela, sareko eskaintzan, 'Moodle-ren gamifikazioa eta ikasleak motibatzeko sormenezko hainbat erabilera', 'Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan', 'R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan', 'Lehen Hezkuntzako espazioen diseinua' eta 'Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala' ikastaroak daude.

Ikasgelako eskaintzari dagokionez, 'Berdintasunaren bidean ahalduntzen. Udaberriko tailer zikloa', 'Estresa barru bakea bihurtzen', 'Askatasunean hazi, hezi eta bizi', 'Ikas komunitatea ikasketa dialogikotik abiatuta', 'Ahozko komunikazioa errazteko teknikak' eta 'Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan' ikastaroak Iruñean izango dira.

Bestalde, Eibarko egoitzan egingo dira 'Irudi bidezko laburpenak: pentsamendu bisuala laburtzeko tresna gisa', 'Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak', 'Adimen emozionala eskolan', 'Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko gakoak' eta 'Memoriatik sormenera' ikastaroak.

Halaber, 'Soziolinguistika hiztegi txikia. Arabatik Euskal Herrira hausnartu' eta 'Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa' Gasteizen egingo dira, eta 'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' Bilbon.

Azkenik, Arrasate, Astigarraga, Azkoiti, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Erandio, Errenteria, Etxebarri, Gernika-Lumo, Legazpi, Oiartzun, Soraluze, Urretxu, Zestoa eta Zumarragako udalek eta Sakanako Mankomunitateak ikastaroetan parte hartzeko diru laguntzak ematen dituztela gogoratu du UEUk.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos