Borrar
UEMAk ohiko batzar nagusia egingo du larunbatean, maiatzaren 29an, Amasa-Villabonan. UEMA
90 udal eta 30 urteko ibilbidea

90 udal eta 30 urteko ibilbidea

UEMAk ospakizuna antolatu du larunbatean, maiatzak 29, Amasa-Villabonan

dv

Donostia

Jueves, 27 de mayo 2021, 18:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ohiko batzar nagusia egingo du larunbatean, maiatzaren 29an, Amasa-Villabonan eta batzarkideek udalen eskaera berriek onartzen dituztenean, 90 herri izatera helduko da. Gainera, bilkuraren ondoren, 30 urteko ibilbidea gogoratzeko ekitaldia egingo du.

UEMAk jakinarazi duenez, larunbateko topaketan, Amasa-Villabona eta Zizurkil gehituko dira mankomunitatera, bi udalek osoko bilkuretan hartutako erabakiaren ondotik, eta horrela, inoiz baino udal gehiago izango dira UEMAko kide: 90. Guztien artean, 266.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.

Batzar nagusia amaitu ondoren, UEMAren 30. urteurrena gogoratzeko ekitaldi instituzionala egingo dute Amasa-Villabonako Gurea antzokian. Horretaz gain, UEMAren hastapenak eta ibilbidea gogoratzeaz gain, azken urteotako ildoak eta aurrera begirakoak ere izango ditu hizpide UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok.

Ekitaldian Euskalgintzako, sindikatuetako, alderdietako eta erakunde publikoetako ordezkaritza zabala ere izango da. Hitza hartuko dutenen artean, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izango dira. UEMA osatzen duten 90 herrietako alkate eta ordezkariekin batera, musikariak eta Oinkari dantza taldeko kideak ere hartuko dute parte ekitaldian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios