Tolosako KUP abesbatza Taiwanen izan da nazioarteko jaialdian

Abesbatzako kideak Taipei hirian izan dira/
Abesbatzako kideak Taipei hirian izan dira

International Choir Festival jaialdian parte hartu dute Taipei hirian, eta bost emanaldi egin dituzte

Taipeien (Taiwan) ospatu den International Choir Festival jaialdian parte hartzeko gonbidapena jaso du aurten KUP Tolosako abesbatzak, eta bertan izan dira 36 kideak. Uztailaren 28tik abuztuaren 7ra izan dira Taipei hirian, eta bost emanaldi izan dituzte bertan.

Programaren zati handiena euskal musikarekin osatutakoa izan da. Aurten, tailer eta kontzertuez gain, zuzendaritza ikastaroak eta konferentziak ere antolatu dituzte besteak beste.

KUPekin batera Eslovenia, Alemania, Letonia eta Austriako beste lau abesbatza erreferente izan dira Taiwanen. Bi tailer egin dituzte. Bat, Javier Busto musikagileak eskaini du KUP taldearekin elkarlanean. Euskal musika izan du ardatz. Bestea, Gabriel Baltes musikagileak egin zuen.

Euskal folkloreko doinu eta letrez gain, jantziak ere eraman dituzte Euskal Herriko giro eta ohiturak hobeto irudikatzeko. Horrela, baserritar jantziekin igo ziren oholtzara abesbatzako kideak.

Talde tolosarra duela hamabost urte sortu zuen, 2003an, Gabriel Baltes Musikeneko irakasleak. Europako beste lau talde esanguratsuekin batera aritu dira asiar herrialdean: Chamber Choir (Eslobenia), Kammerchor Stuttgart (Alemania), Kamër Youth Choir (Letonia) eta Lalá Vocalensemble (Austria). Emanaldi nagusia pasa den larunbatean egin zuten National Concert Hall auditorioan euskaldunek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos