Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Teknologia, robotizazioa eta lanpostu berriak eztabaidagai, euskaratik eta euskaraz

Teknologia, robotizazioa eta lanpostu berriak eztabaidagai, euskaratik eta euskaraz

'Enpresarean Azoka'-ra bertaratzeko izen-ematea zabalik dago. Ingurune digitaleko adituek 'Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka' izango dute gogoetarako gaia

Miércoles, 19 de septiembre 2018, 12:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Enpresa eta profesionalen topaketa urriaren 25ean ospatuko da Orona Ideon, euskal ekonomia eta teknologia arloko adituen artean etorkizuneko erronken inguruan aritzeko. Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide.

Ekitaldia 8:30etik 14:30etara izango da, askotariko hitzaldiak eta solasaldiak jasoko dituen egitarauarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, etorkizuneko eraldaketaren paradigma aurrean izanik, «teknologia, robotizazioa eta lanpostu berriak bezalako gaiak izango dira eztabaidagai, enpresa eta ingurune digitaleko adituen eskutik, euskaratik eta euskaraz».

Goiza hiru bloke nagusitan banatuko dute eta bakoitzean enpresa alorreko gonbidatu bereziak izango dira. Lehenik eta behin, 'Ekonomia eta pertsonak. Euskal ekonomiaren eta gizartearen erronkak' hizpide izanik, Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusia eta Talaios Kooperatibako Gorka Juliok hitzaldi bana eskainiko dute. Arangurenek lehiakortasunerako eta ongizaterako erronkak xehetuko ditu; Juliok etorkizuna irudikatzen lagunduko du. Ondoren, Imanol Esnaola (Gaindegiako Koordinatzailea), Sebastian Zurutuza (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Estrategia zuzendari nagusia), Ixaka Egurbide (IMHko zuzendaria) eta Iker Barrenarekin (Hispavista Labseko zuzendari exekutiboa) mahai-ingurua partekatuko dute.

Gero, eraldaketa digitalean eta lanaren etorkizunean jarriko da fokoa. Horretarako, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, Alexander Arriolak, 'Eraldaketa digitalaren erronka pertsona eta profesionalengan' hitzaldia eskainiko du. Ondoren, lanaren etorkizuneko joeren inguruan sakontzeko, Ibon Zugasti LKS-Prospektikerreko zuzendari nagusiak Millenium proiektuari buruz hitz egingo du.

Ikuspegiak partekatuz

Hitzaldien ondoren, solasean, ikuspegiak partekatuko dituzte inguruko profesional erreferenteekin; besteak beste, Nuria Agirre (Laboral Kutxako Giza Baliabideetako arduraduna), Rikar Lamadrid (Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria) edo Lanbide eta zenbait enpresetako ordezkariak izango dira, egungo hezkuntza sistema eta etorkizuneko lanbide sistemaren erronken inguruan hausnartzeko.

Aurreko edizioetan bezala, ekintzaileei zuzenduriko saioa ere egingo dute. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte. Helburua da ekimen berriak ezagutzea eta ekarpenak egitea, sormena garatu zein elkarlanerako bide berriak irekitzea. Epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2000 euroko laguntza eskainiz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios