Datorren abenduaren 31n, ETBk 35 urte beteko ditu. Egun hartan, euskara bete-betean sartu zen etxe guztietan.
Hasieran harridura zen nagusi: aiton-amonek ez zuten ulertzen nola Tarzan euskaraz aritu zitekeen. Baina denboraren poderioz, saio mota guztiak euskaraz ikustera ohitu gara.
Dena dela, gaur egun, adingabeek ez dute telebista apenas ikusten. Mugikor, tablet edota ordenagailuen bitartez, beste ikus-entzunezko formatu batzuk ikusten dituzte. Eta nahiz eta eremu horretan euskarazko proposamenak egon, hauek zabaltzen laguntzeko asmoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Etorkizuna Eraikiz egitasmoak, ikus-entzunezko sektorearekin egindako hausnarketaren ostean, eta Tabakalera plataforma gisa hartuz, kultur sortzaile eta eragileen artean sinergiak erraztea du helburu, sormenaren eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa eginez.
Informazio gehiago Gipuzkoa.eus/etorkizunaeraikiz-en
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.