Borrar
Iazko maiatzean egindako argazkian, saregileak Hondarribian. mikel fraile
Saregileek eta neskatilek egiten duten lana nabarmentzeko unea

Saregileek eta neskatilek egiten duten lana nabarmentzeko unea

Itsasoko Emakume Langileen Federazioak hainbat ekitaldi sustatu ditu Hondarribian eta Bermeon, 'Sail the Way' ontziaren itsasaldia baliatuz

Jueves, 3 de junio 2021, 13:02

Itsasoko Emakume Langileen Federazioak sustatutako zenbait ekitaldi izango dira Hondarribiko eta Bermeoko portuetan, ostegun honetan eta larunbatean, hurrenez hurren, Donejakue bidea eginez Kantauriko kostaldea nabigatzen duen 'Sail The Way' itsasaldia dela eta.

Izan ere, emakumeek itsas sektorearen garapenari egiten dioten ekarpenari eta itsasoarekin lotutako bokazioen sustapenari buruzkoa da 'Sail The Way' izeneko itsas bidaiaren seigarren edizioa.

«Aukera paregabea izango da saregileek eta neskatilek gure portuetan egiten duten lana nabarmentzeko», adierazi dute Itsasoko Emakumee Langileen Federazioko iturriek.

Hain zuzen, Organik Dantza Taldeak itsasoko emakume langileak omenduko ditu 'Sareak' eta 'Sardina Freskue!' ikuskizunen bidez. Mendeetako tradizioa duten eta desagertzeko arriskuan dauden lanbide baliotsu horien aldarrikapen artistikoa dira bi lanak. «Arrantzaren sektorean ezinbestekoak diren lanak eta emakumeek bizirik mantendu nahi dituztenak», gaineratu dute.

Horrela, ostegun honetan, ekainaren 3an, 'Sareak' ikuskizuna izango da Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etatik 19:45era, eta larunbatean, ekainaren 5ean, neskatilei bisita egingo zaie Bermeon, 10:30ean, eta 'Sardina Freskue!' ikuskizuna izango da ikusgai udal pilotalekuan, 19:30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Saregileek eta neskatilek egiten duten lana nabarmentzeko unea