Borrar
Urretxu-Zumarraga Ikastolak antolatuko duen aurtengo Kilometroak festaren aurkezpena, 2017ko azaroan. IÑAKI
Kilometroak jaiaren eredu berria prest dute ikastolek

Kilometroak jaiaren eredu berria prest dute ikastolek

Aldaketa 2020ko festan gauzatuko bada ere, datorren larunbatean aurkeztuko dute Zumarragan

Martes, 13 de marzo 2018, 10:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Denbora daramate Gipuzkoako ikastolak euren urteroko festa nagusia eta gainerako ikastolen jaien jatorri den Kilometroak ekimenari birpentsatzen. Eta bi urteko lanketa formalaren ondoren, pentzatu eta prestatu dute festa eredu berria. Kilometroak desberdina ekarriko duen aldaketa eta berrikuntzak 2020koan gauzatuko badira ere, aurkezpena datorren larunbatean egingo da, martxoaren 17an, Zumarragako Zelai Arizti antzokian, goizeko 11etan hasita, Kilometroak Kultur Erakundeak eta Urretxu-Zumarraga Ikastolak antolatutako ekitaldi batean.

Aurtengo Kilometroak antolatzeaz arduratuko den Urretxu-Zumarraga Ikastolak ohar baten bidez gogoratu duenez, "41 urte pasa dira lehen Kilometroak jaia antolatu zenetik. 1977ko urriaren 16an ospatu zen lehen jai hura, Beasainen eta Lazkaon. Urte hauetan guztietan gizartea asko aldatu da eta Gipuzkoako Ikastolek jai eredua aldatu eta gaur egungo gizartera egokitzeko beharra ikusi dute".

Hori dela eta, "2015eko irailean, aurreko urteetatik antzematen zen nahi bati erantzuten hasi ziren Ikastolak eta Kilometroak Kultur Erakundea. Eztabaida prozesu luze bat hasi zuten jaiaren historia aztertuz, non eta nola sortu zen eta zein bilakaera izan duen kontutan hartuz, eta gaur egungo egoeraren analisi sakona egin dute. Prozesu horren ondoren, etorkizuneko Kilometroak jaia nolakoa izatea nahi duten azalduko diote Gipuzkoako eragile ezberdinei eta gizarteari orokorrean".

Kilometroak jaiak "aldaketa nabarmenak" izango dituela aurreratu dute. Aldaketa horiek 2020. urterako aurreikusten dira. Aurten, ordea, Urretxu-Zumarraga Ikastolak hartu du Kilometroak jaia antolatzeko ardura. Urriaren 7an izango da hori, baina aurretik, urte osoan, hainbat ekitaldi egiten ari dira Kilometroak girotzeko. Jai eredu berriaren aurkezpena ere urte osoko egitarau horren barnean sartzen da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios