Eraikinak zerbitzu ugari biltzen ditu bere baitan.

Plazaolako geltoki zaharraren ondoan dagoen Latasako 'Biltegia' ustiatzeko deialdia

Imozko Udalak egin du, eta proposamenak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 4an bukatuko da

Lunes, 19 de diciembre 2022, 14:35

Latasako Plazaolako geltoki zaharraren ondoan dagoen 'Biltegia'-k geltokiari zerbitzu eman zion 1914tik 1953ra bitartean. Trenbideak desegin ondoren, berriz, Imozko Udalak erosi zuen, 2018an, Imotz bailarako biztanleei eta Plazaolako bide berdeko bisitari eta erabiltzaileei zerbitzua emateko egokitu zuen. Horretarako, udalak 'Ederbidea' (Interreg Poctefa ‐FEDER Funtsak) mugaz gaindiko proiektuan hartu zuen parte, eta horren laguntzarekin obraren zati handi bat finantzatu ahal izan zuen. Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiaren beste laguntza bat ere izan zuen, eta inbertsioa, guztira, 160.000 eurotik gorakoa izan zen.

Publicidad

Horren ondorioz, hainbat espazio ditu gaur egun: ostatu‐jatetxea, terraza handia eta beiraz itxitako arkupea dituena; herriko biztanleentzako oinarrizko produktuak saltzen dituen denda txikia, tokiko ekoizpena eta ekoizpen ekologikoa sustatzen duena, baita bizikletaren erabilerari lotutako produktuak ere; turismo‐informazio gunea; bizikletak alokatzeko tailerra eta gunea; Imozko udal pilotalekua alokatzeko zerbitzua, Latasan; baratze didaktikoa...

Bada, berriki, Imozko Udalak, 'Biltegia' izenarekin ezagutzen den eraikinaren ustiapena alokairuan kontratatzeko eta gauzatzeko baldintzak jakinarazi ditu. Kontratuaren iraupena bost urtekoa izango da, kontratua sinatzen den egunetik hasita, eta hiru urtez luza daiteke.

Errentamenduaren prezioari dagokionez, esleipenaren lehen urtean 1.200 eurokoa izango da, (gainerako urteetan bezala, BEZa sartu gabe), esleipenaren lehenengo urtean; 2.400 eurokoa bigarren urtean, eta 3.000 eurokoa hirugarren urtean. Laugarren eta bosgarren urtekoetarako, hirugarren urteko kanonari dagokiona izango litzateke, betiere BEZa sartu gabe.

Horrez gain, «bermatu egin beharko da zerbitzua euskaraz emateko behar den euskara maila, B1 mailako euskara tituluaren edo baliokidearen kopia aurkeztuz, edo lizitatzaileak maila hori frogatzeko proba egin beharko du». Pleguak, halaber, gutxieneko ordutegia eta egutegia ezartzen ditu, bai eta jatetxearen ondoko instalazioetan eman beharreko zerbitzu mota ere: frontoia, baratzea, in‐prestakuntza turistikoa, denda, etab.

Publicidad

Interesa dutenek 2023ko urtarrilaren 4a arte daukate epea zabalik. Baldintzen plegua Plazaola Partzuergo Turistikoaren aren web orritik (www.plazaola.org) deskarga daiteke, 'Berriak' ataletik. Edozein kontsulta edo zalantza izanez gero, Imozko Udalari deitu behar zaio (948 503 364) edo helbide elektroniko honetara idatzi: udala@imotz.eus.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad