Borrar
Juan, Ane eta Martak eman digute ekimenaren berri.

Pirinioak alderik alde, 800 kilometroko txango solidarioan

Donostiako Jesuitak ikastetxeko talde batek hartuko du parte integrazioa eta elkartasuna aldarrikatzen dituen Transpirenaica Social Solidaria ibilaldian

Domingo, 13 de mayo 2018, 11:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ekainaren 14tik uztailaren 27ra, 500 bat pertsonak 800 kilometro egingo dituzte Pirinioetan barrena, mendikatea puntarik punta zeharkatuz, Fundació Formació i Treball-en eskutik sortu eta gaur egun askoren babesa duen Transpirenaica Social Solidaria delakoan.

Arrazoi desberdinak tarteko egoera zailean dauden 300 gazte egongo dira 500 pertsona horien artean; 200 profesional eta boluntario ere bai. Izan ere, aurten giza eskubideen inguruko aldarria zabalduko duen txangoaren xede nagusietako bat integrazioa da.

Jesuitak Donostia ikastetxeko ikasle talde bat ekimeneko zati izango da aurten. Ederki asko azaltzen dute Ana Eizaguirrek, Juan Benitok eta Marta Sanzek zerk eraman dituen ikasle gazteok botak jantzi eta elkartasunaren aldeko ibilaldi luzean parte hartzera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios