Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pedro Elizegi Maiz (Asteasu, 1840-1919). Horixe dio haren fitxa ofizial ezin soilagoak. Izen-deitura horiek zituela; eta Asteasun jaio zela eta bertan hil, aurten ehun urte. Are fitxa soilagoa darabilgu gehienok: Pello Errota. Eta kito.

Indalezio Ojanguren eibartar ospetsuak, berriz, hitzik gabeko bi argazki bikainetan erretratatu zuen Pello. Gizon txikia ageri zaigu asteasuarra, hil baino hiru urte lehenago. Gizon xaharra ikusten da. Baina zer-nolako distira darien, txapelpean, haren irribarre eta begi pikaroei!

Gero -1963an hasita-, bost liburu behar izan zituen Antonio Zavalak, Pelloren erretratua osatzeko: zortzi seme-alabaren aita; horietako hiru, umetan hilak; punta-puntako bertsolaria; «bertsolaritzan aro baten gailurra, Jose Bernardo Otaño eta Udarregirekin batera», Zavalak dioenez.

Hain zuzen, hiru bertsolari horien artean sortu zen, 1893an, bertsolaritzan inoiz izan den «sesiorik gogorrena», Zavalaren hitzetan. Urte hartako Lore Jokoetan izan zen, Azpeitian. Pellok irabazi saria eta Udarregik, haserretuta, bertsoak jarri. Eta Pellok erantzun, eta Udarregik segi, eta Jose Bernardo ere tartean sartu; baina baita Pelloren seme bat eta anaia bat ere. Denak bederatzi puntuko bertsotan, jo eta fuego.

Zavalak 1963an atera zuen 'Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua'. Euskara batuan argitara berria da, Asun Garitanok moldatuta eta Bernardo Atxagaren hitzaurreaz. Nolako indarra eta xarma duen alaba Mikelaren kontakizunak!

Aurten, Pello hil zeneko mendeurrenean -joan den igandean, ehun urte hil zela-, ez daukate ahazteko asteasuarrek. Bejondeizula, Asteasu!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios