Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Pedro Miguel Etxenike eta Giorgio Benedek, ekitaldian

Pedro Miguel Etxenike Lombardo Institutu entzutetsuko kide izendatu dute

«Ohore handia da niretzat. Alessandro Volta fisikaria edo Giulio Natta Nobel sariduna bezalako izen handiak igaro diren akademia bateko kide izateak txiki sentiarazten nau», adierazi du

DV

Domingo, 22 de junio 2025, 17:55

Pedro Miguel Etxenike Lombardo Institutu entzutetsuko, Milango Zientzia eta Letren Akademiako, kide izendatu dute. Ekitaldiaren baitan, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea Saria jaso duen fisikari nafar ezagunak 'Zientzia, etorkizuna eta edertasuna' izeneko hitzaldia ere eman du. «Ohore handia da niretzat. Alessandro Volta fisikaria edo Giulio Natta Nobel sariduna bezalako izen handiak igaro diren akademia bateko kide izateak txiki sentiarazten nau. Zinez hunkituta nago aitortza honengatik», izan dira bere esker oneko hitzak.

Lombardo Institutua Europako zientzia- eta kultura-erakunde zaharrenetakoa eta ospetsuenetakoa da. Napoleonen dekretuz sortu zen 1797an, eta zientzia, teknologia, humanitate eta arteen arloko pertsona ospetsuak biltzen ditu. Historian zehar, nazioartean ospe handia izan duten pertsonaiak izan ditu bere kideen artean: Alessandro Volta fisikaria, Vincenzo Monti, Alessandro Manzoni, Carlo Cattaneo, Achille Ratti (Pio XI.a izango zena) eta Luigi Mangiagalli medikua. Era berean, Nobel Saria jaso duten Camillo Golgi, Giosuè Carducci, Giulio Natta eta Eugenio Montale zientzialariak ere bertako kide izan dira, erakundearen maila akademiko eta intelektual handiaren isla. Gaur egun, atzerriko 80 kide baino ez daude, eta Etxenike irakaslea da euskal herritar eta ordezkari bakarra estatu mailan.

Izendapen hau Izabako zientzialariak bere ibilbidean zehar jaso dituen sari eta goraipamen zerrenda luze bati gehitu behar zaio. Nafarroako Unibertsitatean Zientzia Fisikoetan lizentziatua, Cambridge (1976) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoetan doktorea da (1977) eta doktoretza ondokoa Oak Ridge National Laboratory eta Nordita fellow Lund eta Kopenhagen. Jakiundeko ohorezko presidentea da, BERC Materials Physics Center-eko (MPC) presidentea eta CIC nanoGUNEren presidente fundatzailea. Euskadi Saria, Max Planck Sariak eta Kulturaren Vianako Printzea jaso ditu, bestak beste, eta Zientzien Errege Akademiako, Milango Zientzia eta Letren Akademiako eta Belgikako Académie Royaleko kide osoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pedro Miguel Etxenike Lombardo Institutu entzutetsuko kide izendatu dute

Pedro Miguel Etxenike Lombardo Institutu entzutetsuko kide izendatu dute