Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ekintzaileak ideia iraultzaile bat izan du uda honetan. Herri sarreran zintzilik dagoen presoen aldeko kartela kendu, eta 'Ongi etorri turistak' dioen beste bat jarriko du. Jakin badaki kartel horrek hamarkadak daramatzala leku berean, atrezzo mugiezin gisa, Gizadiaren Ondare ere izendatu dutela, baina ekintzailea konbentzituta dago bere herri txikiak bultzada bat behar duela, eta turisten etorrerak mesede egingo diola herriaren ekonomiari eta giro motel eta itxiari. Pentsa, herriko plazan eta kaleetan jende beti bera ikusi ordez, egun batean frantziar bikote bat ikusi ahalko dute hemendik aurrera, edo Alemaniako familia bat, edo AEBetako erromes bat, edo batek daki... Japoniar talde oso bat etor daiteke pintxoak jatera eta elizari argazkiak ateratzera. Eguneroko aperitiboa hartzea abentura exotiko bat izan daiteke, eta herritarrak atzerriko hizkuntzak ikasteari lotuko zaizkio ziurrenik. Ondorioz, hizkuntza-akademiak irekiko dituzte herrian, eta gauza batek bestea ekarriko du, negozio berri batek bestea eta abar.

Ostalariei esfortzu txiki bat eskatu behar zaie: saia daitezela pintxo ahalik eta sofistikatuenak eskaintzen. Bide batez, mesede egingo diogu hiriburuari. Donostian turista gehiegi omen dabil, eta inguruko herrietara eramaten baditugu, mundu guztia aterako da irabazten. Denborarekin, kongresuak ere egingo dira herrian, eta, zergatik ez, baita superheroien pelikula bat ere. Eta herrian bertan hondartzarik ez badago ere, ekintzailea ziur dago luze gabe aplikazio informatiko bat asmatuko dutela horretarako eta agintarien diru-laguntza jasoko duela superportu bat egiteko. Gainera, hauteskundeak ospatuko dituzte olatuen formak eta itsasoaren kolorea aukeratzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios