Onddoak izango dira protagonista azaroaren 15eko hitzaldian
Esti Sarrionandia Areitio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) mikologia adituak eskainiko du Arantzazun
DV
Asteartea, 4 azaroa 2025, 12:28
Perretxikoak gure basoetako altxor preziatuak dira, duten garrantzia biologikoaz ez ezik gozamen hutsa direlako gure mahai gainean. Aurtengo mikopoteo jardunaldian Esti Sarrionandia Areitio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) mikologia aditua izango da. Azken urteotan bezala, azaroaren 15arekin izango da Arantzuko jardunaldia. Adituak 'Mikologiaren sustraietara: Mikopoteoa argitzen Mikorrizen itzaletik' hitzaldian, euskaraz, onddoek ekosistemetan eta, oro har, biodibertsitatean duen garrantziari buruz hitz egingo du, nahiz eta hauen ezaugarri eta funtzio nagusiak, kontserbazioa eta beste hainbat gai ere azaleratuko dira. Aurten, aldiz, ez da doako autobus zerbitzua egongo Oñatitik Arantzazuraino.
Onddoek (miko-) sustrairik ez duten arren, lotura estua dute landare sustraiekin (-riza) eta liluragarria da euren artean eratzen diren sare konplexuen mundu ikusezina. Hitzaldi honetan, Arantzazu aldean ohitura bihurtu den Mikopoteoaren definiziotik abiatuta mikologian murgilduko gara; ez bere jatorria ezagutzeko baizik eta onddoek mikopoteoan duten garrantzia ulertu eta mikorrizak gure imajinarioan finkatzeko. Hitzaldia euskaraz izango da.
XII. Mikopoteoa, mikologiaren zaleek nahiz gastronomia maite duten lagunek biziki estimatzen duten jardunaldia, 17:30ean hasiko da Gandiaga Topagunean eta antolakuntztaik aurreratu dutenez hitzaldia 18:45ak bueltan amaituko da eta 19:00etan, Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da, Zelai-Zabaletik Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela arte, eta handik, Goiko-Benta eta Sindikara. Mikopintxo bakoitzak 1,5 euroko salneurria izango du, eta edaria ostatu bakoitzaren prezioen araberakoa izango da.
Arantzazuko XII. Mikopoteoa Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazulab-ek eta Arantzazuko Parketxeak antolatu dute, eta laguntzaile izango ditu Oñatiko Udala eta Arantzazuko paraje ederreko Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxeak.
«Aisia, kultura, natura eta gastronomia uztartzen dituen ekintza honen hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta, horrenbestez, aurtengo ekitaldi honetan ere, mikologia gai interesgarriaren inguruan ikasiz, arratsalde entretenitu eta atsegina pasatzera gonbidatzen zaitugu Arantzazura!», zabaldu du antolakuntzak».