Oletako gurasoen euskara batzordeak irabazi du Euskararen Ginkana

Kutxa Ekoguneak sustatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa da Euskararen Ginkana/
Kutxa Ekoguneak sustatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa da Euskararen Ginkana

Antolatzaileek, parte hartzaileen «izaera anitza» eta «erakutsitako motibazioa» azpimarratu dituzte; bi hilabetez, euskara, hizkuntza-praktika ekologikoei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek

DVDonostia

'Harri berri' Oletako gurasoen euskara batzordeak irabazi du Euskararen Ginkanako 6. edizioa. 3.000 euroko saria, euskara batzordearen ekintzak antolatzeko erabiliko dute. Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.

Kutxa Kultur Plazan (Tabakaleran) ospatu den finalean, orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu dira lehian. Edurne Azkaratek gidatuta, aurtengo edizioko azken bost probak aurrez-aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean, 'Harri berri' Oletako Guraso Elkarteko euskara batzordearen kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia.

Saria, euskara batzordearen urteko ekintzak antolatzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, aurreko urtean inolako aurrekonturik gabe egin zutenari hauspo handia emanez. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek opariak jaso dituzte.

Kutxa Ekoguneak sustatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa da Euskararen Ginkana. Bi hilabetez, euskara, hizkuntza-praktika ekologikoei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko. Gaur jokatu den finalean ere, gai horien inguruan gehiago ikasteko aukera izan dute guztiek.

Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte: «hizkuntza-ekologistak bikainak izan dira eta izaten jarraituko dute».

Temas

Euskera