

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Mendia
Miércoles, 19 de marzo 2025, 12:50
Olatz Unamunzaga izendatu du Eusko Jaurlaritzak Neiker teknologia zentroko zuzendari nagusi berri, Leire Barañano ordezkatuz karguan. Azaldu dutenez, Neiker nekazaritzako elikagaien ikerketako erreferente gisa sendotzea du helburu, bai eta nekazaritzako sektoreari egindako ezagutza transferentzia indartu ere. «Neiker egoera ezin hobean dago, eta %80tik gorako arrakasta tasak ditu askotariko deialdietan. Lorpen horrek lantaldea bikaina dela erakusten du, baina haratago joan behar gara: gure ikerketa azken nekazari, abeltzain eta basogileari iristea lortu behar dugu», esan du.
Unamunzaga Biologian lizentziaduna da UPV/EHUn eta Nekazaritza Zientzietan doktorea Zaragozako Unibertsitatean eta ibilbide nabarmena du elikagaien sektorearen ikerketan eta kudeaketan. Hamarkada bat baino gehiago darama Neikerren lanean, eta funtsezko karguak izan ditu Berrikuntza eta Teknologiako arduradun gisa. Kargu horretan, proiektu estrategikoak zuzendu ditu nekazaritzako sektorearen modernizazioa eta jasangarritasuna lortzeko, adibidez 'Gen i Agroalaves' izeneko proiektu sektoriala.
Barañanok utzitako ondareari jarraikiz, Unamunzagarentzat lehentasuna da sektorearekiko harremana estutzea entzute aktiboaren eta parte hartuzko ikerketaren bitartez, nekazaria berrikuntzaren erdigunean jarrita.
«Nahi dugu gure lanak benetako eragina izan dezan nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasun eta jasangarritasunean, haien premiei erantzuten dieten tresnak eta irtenbideak emanez», zehaztu du.
Jaurlaritzaren arabera, izendapenak «indartu egiten ditu Neikerren berrikuntza estrategia eta Euskadiko nekazaritzako sektorearekiko lotura, eta bultzatu egiten du nekazaritza eta abeltzaintzako jakintzaren transferentziarekin nahiz garapen jasangarriarekin duen konpromisoa, alderdiok funtsezkoak baitira nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasunerako».
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko zentroa da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.