Neskak, bideo honetan zuek falta zarete

Lotzen ADDko kideak, propio eskaini ziguten erakustaldian.

Datorren asteburuan, uztailaren 13tik 15era, neskentzako parkour tailerra egingo da Donostian, «diziplina horretara erakartzeko, eta eguneroko bizitzako erronkei aurre egiten ikasteko»

Parkourrak badu entrenamendutik, badu arriskutik, badu artetik... Horixe dio Lotzen ADDko Benat Jauregik irudi ikusgarriak eskaintzen dituen bideo honetan. Hor ikusten dira taldeko zenbait kide batetik bestera saltoka, baina erabata osatu gabeko irudia dela esan daiteke, ez baitago batere neskarik.

Parkour egiten duten neskak egon badaude, jakina, baina ez dira asko, eta daudenek ez dute ikusgarritasun handirik. Hori aldatzen hasteko, neskentzako parkour tailer berezia egingo da datorren asteburuan, uztailaren 13tik 15era, Donostian. Neskak haientzat bereziki aberasgarria izan daitekeen jarduera horretara erakartzea du xede, eta nazioarteko instruktoreak izango dira, besteak beste, Londresko Kasturi Torchia. Horrez gain, 'Jam' mistoa egongo da, Yamakasi taldeko eta diziplinaren aitzindari Yann Hnautra gidari dela.

'Emakumeak mugimenduan' ekimena doakoa izango da eta bertan parte hartzeko nahikoa da 14 urte beteta edukitzea. Izena hemen eman daiteke.

Parkourra trebetasun psikomotrizak garatzea helburu duen jarduera bat da, ingurunea esploratu, hara egokitu eta batetik bestera mugituz, eta orain arte mutilek egin dute gehienbat. Ekitaldi hauelkarteak antolatzen du, Ladyred Management y producciones enpresaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, eta emakumeen parte hartzea sustatu eta ikusgai jarri nahi da. Horretarako, bi jardunaldi egingo dira; batean, emakumeei bereziki zuzendutako tailerrak egongo dira, eta, bestean, 'jam' misto bat egingo da, neskak zein mutilak batera, diziplina horren sortzaileetako batek gidaturiko entrenamendu batean (Yamakasi taldeko Yann Hnautra).

«Gure asmoa da emakumeak indartzea  eta espazio bateratuak sortzea bertakoak senti daitezen eta energia positiboa sor dezaten eta horrek lagundu egingo die mutilekin batera aritzerakoan», esan zuen aurkezlenean Goizane Alvarezek Kiroletako foru zuzendariak.

Parkourrak, hain zuzen, asko du eskaintzeko. Garatu beharreko gaitasun fisikoez gain, neskentzako bereziki interesgarriak izan daitezkeen balioak bidetzaren ditu. Nork bere buruarengan konfiantza izaten laguntzen du, eta eguneroko erronkei erantzuten ere bai.

Emakumeei zuzendutako tailerretan Kasturi Torchia atleta izango da gidari; Londresko emakume honek esperientzia handia du diziplina honen balioak transmititzen Espirit Concrete enpresak egindako nazioarteko antzeko ekitaldietan; berak zuzenduko du instruktoreen taldea ekitaldiaren lehengo jardunaldian. Beraz, neskak parkourrera erakartzeaz gain, helburua da Londres, Paris eta Milandik etorritako eskarmentu handiko instruktoreak ezagutaraztea.

Ekitaldi honek estatu mailako erreferentzia izan nahi du, eta gutxiengo egoeran lehenengo pausoak ematen ari diren neska guztiei aukera eman, batetik, ezagutzeko zer egiten ari den gure mugetatik kanpo, eta, bestetik, esperientzia gehiago duten eta irakasteko eta transmititzeko gogoa duten beste emakume batzuengandik ikasteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos