Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
2024an bultzatu ziren zortzi proiektuetako partaideak.
'Ideiak'

Mugaz gaindiko herritarren proiektuak babesteko deialdia

Foru Aldundiak 'Ideiak' ekimena sustatuko du laugarrenez. Iaz 8 egitasmo gauzatu ziren

J. A.

Martes, 1 de julio 2025, 15:52

Gipuzkoaren, Lapurdiren, Nafarroa Beherearen eta Zuberoaren artean ongizatea, kultura eta kohesio soziala sustatuko duten proiektu bateratuen alde eginez mugaren bi aldeetako erakundeen eta herritarren arteko lankidetza indartzea helburu duen 'Ideiak 2025 - Mugaz gaindiko herritar proiektuak' deialdi aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Orotara 150.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izango du, bakoitzerako 20.000 eurorainoko laguntzekin, eta proposamenak Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako eragileek batera aurkeztu beharko dituzte, edo mugaren bi aldeetako kideak izan beharko dituzte taldean, Hego eta Ipar Euskal Herriko elkarte sarearen dinamismoa eta lankidetza indartzen jarraitu nahi baita. Edizio honetako proiektuen hautaketa Gipuzkoako Aldundiaren ebaluazio batzorde batek egingo du, eta Pirinio Atlantikoetako departamentuko adituek ere parte hartuko dute.

Irune Berasaluze foru erakundearen bozeramaileak azaldu du edizio berri honetan 'Ideiak' programak «aurrerapauso bat» ematen duela eta «laguntzen deialdi» bihurtzen dela, aurreko edizioetan erabilitako proiektuen bozketa sistema atzean utzita. Horrekin, esan duenez, «elkarteei eta kolektiboei protagonismo eta ekimen handiagoa eman nahi zaie, mugaz gaindiko eremuan lotura sendo eta iraunkorrak eraikitzerako orduan duten funtsezko zeregina aitortuz».

'Ideiak' ekimenak 26 proiektu babestu ditu 2022an sortu zenetik, eta urtero 150.000 euroko inbertsioa egin du. Iaz zortzi ekimenek finantzaketa jaso zuten mugaz gaindiko aurrekontu parte hartzaileen esparruan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugaz gaindiko herritarren proiektuak babesteko deialdia

Mugaz gaindiko herritarren proiektuak babesteko deialdia