Mondragon TFG/TFM Sariak Gandiaga Topagunean banatuko dira
Sarien lehen edizioan 260 lan aurkeztu dira 29 unibertsitate desberdinetatik jasotakoak
Asteartea, 13 abendua 2022, 14:39
Mondragon Korporazioak TFG/TFM Sarien lehen edizioa antolatu du, munduak dituen erronkei aurre egiteko eraldaketa berritzaile, jasangarri eta pertsonetan oinarritutakoa sustatzeko helburuarekin, eta asteazkenean banatuko ditu, abenduaren 14n, Arantzazulab zentroko Gandiaga Topagunean, Oñatin
Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatuko duen sorpresaz beteriko ekitaldian, «arreta pertsonengan jarriz Mondragonek duen enpresa egiteko modua balioan jarriko da, gizartearekiko konpromisoa berretsiz», antolakuntzak jakinarazi duenez.
Bada, Mondragon TFG/TFM Sarien lehen edizioan 260 lan aurkeztu dira 29 unibertsitate desberdinetatik jasotakoak, Euskal Herriko hiru nagusienetatik (EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea), Espainiako Estatuko 17 hiritako 24 unibertsitatetik eta Suitzako eta Italiako unibertsitate banatik, hain zuzen.
Kategoria bakoitzeko bi sari emango dira: irabazlearena, 2.500 eurokoa, eta finalistarena, 1.250 eurokoa. Sari-emate ekitaldia 11:00etan hasiko da, eta zuzenean sareab jarraitzeko aukera izango da https://vimeo.com/event/2705358 estekaren bidez.
Mondragon TFG/TFM Sariek hiru kategoria dituzte: 'Eraldaketa digitala. Adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika' (99 lan aurkeztu dira); 'Pertsonetan oinarritutako eraldaketa. Talentua, aniztasuna eta robotika' (91 lan); 'Eraldaketa energetiko-klimatikoa. Deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa' (70 lan).