Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Artxiboko argazkian, Donostian egiten den 'Parketarrak' ekimena, laguntza jasotzen duten proiektu ugarien artean dagoena. DV
Ia 800.000 euro gizarte-bizitzan euskera sustatzeko

Ia 800.000 euro gizarte-bizitzan euskera sustatzeko

Helburu zehatzen arabera sei multzotan sailkatuta duden 130 bat proiektu lagundu ditu diruz Eusko Jaurlaritzak deialdi honetan

Lunes, 23 de octubre 2017, 16:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatzera bideratzen dituen laguntzetatik, 'Euskalgintza' izeneko deialdia da zabalena eta banatuena, baita arlo horretan zenbait ekimen desberdin burutzen diren ondoen islatzen duena ere. 2017ko dealdiaren emaitzen berri astelehen honetan, urriak 23, eman du Hizkuntza Politikarako sailburuordetzat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den ebazpenaren bidez.

Laguntza denak batuta 979.200 euro dira, 130 bat proiekturen artean banatuak. Eragileak gutxixeago dira, dezentek proiektu baterako baino gehiagorako lortu baitute laguntza. Herri aurrekontuetan ikusten diren beste partida batzuekin alderatuta ez da asko, eta onuradunek egiten duten lanaren truke jasotzen dutena ere ez da beste munduko: 7.500 eurokoa da batezbestekoa. Muturretako kasuak kenduta (badira 30.000na euroko bi laguntza eta 20.000 gorako zenbait goi-goiko aldean, eta 2.000 eurora iristen ez denik behekoak), ez dago alde oso handirik euskararen erabileraren sustapenaren inguruko eragileek Eusko Jaurlaritzarengandik jasotzen dituzten laguntzen artean.

Deialdiak aintzat hartzen dituen 6 multzoen artean, ordea, alde nabarmenak daude, laguntzen hiru laurdenak baino gehixeago (%77) "euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko egitasmoak, bereziki aisialdian garatzen direnak" biltzen dituen A multzoari dagozkie. Proiektuen hiru laurdenek ere arlo horretan eragitea dute helburu. Guztira, 98 egitasmora 758.200 euro bideratuko dira. Laguntza jaso duten eragileen eta egitasmoen zerrenda euskararen erabileran eragiteko dauden estrategia ugarien isla da.

Bigarren multzoak, B letra duenak, "euskaraz ez dakiten euskal herritarrak eta etorkinak euskarara hurbiltzeko helburua duten jarduerak eta egitasmoak" biltzen ditu. Bederatzi dira guztira, horien artean daudelarik aitzindaritzat jo daitekeen Banaiz Bagara Kultur Elkarteak kudeatzen duen Euskara Plus 2017 ekimena eta Topagunearen hiru egitasmo. Denen artean 70.000 euro banatuko dituzte.

Diruz ondoen hornitutako hirugarren multzoa E letraduna da, "euskarari zuzenean lotutako alderdiak aztertzea helburu duten jardunaldiak" antolatzeko laguntzak esleitzen dituena. Ebazpenaren arabera 40.000 euro banatu dituzte zazpi erakunderen artean jardunaldi, mintegi eta beste antolatzeko.

31.000 euro, berriz, familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoatera joan dira, C multzora alegia, lau egitasmo bultzatuz. Euskararen ondareari buruzko informazioa jasao, gorde edota digitalizatu eta hedatzen duten hiru egitasmoek, berriz, 25.000 euro banatu beharko dituzte euren proiektuei eusteko. Partida txikiena, 5.000 eurokoa, "euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak" hartu ditu kontuan; zehazki, bi. Kontuan izan behar da diruaren %65ean 2017an jasoko dutela onuradunek, eta gainerakoa 2018an.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios