Borrar
'Zortzi Yukon' filmeko irudia, trailerretik hartua. Euskarazko lan onenaren saria jaso zuen Mattin Zeberio tolosarraren lanak.
Mendi Tour biraren Gipuzkoako aurreneko geltokiak

Mendi Tour biraren Gipuzkoako aurreneko geltokiak

Eibarrek hartuko ditu lehen emanaldiak bihar eta etzi, eta datorrean astean egingo dira Tolosa eta Eskoriatzako Mendi Tourrak

Lunes, 5 de marzo 2018, 12:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Edozein herritan Mendi Tourra antolatzeko, eskatzea eta hori ahalbidetuko duten baliabideak jartzea baino ez dago. Hain zuzen ere, Bilbao Mendi Film Festival antolatzen dutenen hitzetan, "Mendi Tourrak urte osoko ibilbidea egingo du Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin". Horrenbestez, "Mendi Tourrari esker festibala urte osora zabalduko dugu". Jaialdiaren 2017ko edizioa abenduan egin zen, eta 2018ko Mendi Tourra urtarrilean abiatu. Martxoan zehar, 10etik gora Mendi Tour egingo dira, non eta Granadan hasita...

Martxoko geltoki horietan guztietan jaialdiko "ale onenak eta mendiko zinemagintzako alerik gaur-gaurkoenak" ikusteko aukera zabala eskainiko da Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Val d'Aran eta Asturiasko hainbat herritan. Gipuzkoaren kasuan, hiru dira herri horiek: Eibar, Tolosa eta Eskoriatzan. Antolatzaileen hitzetan, "hiru klasiko jada". Eibarren laugarren edizioa du Mendi Tourrak, eta martxoaren 6an eta 7an egingo da Coliseo Antzokian. Tolosakoa, Mendi Tourretan lehena izan zena, zortzigarren edizioa da, eta aurreko urteetan bezain arrakastatsua izateko xedez -iaz 1.500 zine eta mendi zale bildu ziren Leidorren - egingo da martxoaren 12, 13 eta 14an. Eta Eskoriatzan hirugarren urtez erakutsiko dira mendi gaiei buruzko filmak martxoaren 13an eta 15ean. Gipuzkoa da Mendi Tour gehien hartzen dituen lurraldea: hurrengo hilabeteetan egingo dira Donostia, Hondarribia, Urnieta, Hernani (Orona), Zarautz, Errenteria, Azpeitia edota Zumarragakoak.

Araban bi Mendi Tour berri eskainiko dira datorren astean: martxoaren 7an Agurainen, eta 8an Amurrion. Bizkaiko Mendi Tour saioak Igorren, Bilboko Santutxun eta Zaldibarren egingo dira martxoan. 2018an lau Mendi Tour saio egin dira jadanik, Zangozan, Reinosan, Gasteizen eta Canet d'en Berenguerren. 2.000 ikusle bildu dira guztira lehen txanpa honetan, aintzat hartzeko kopurua oso, mendi zinemagintzak duen tiradizoaren erakusle. Izan ere, nazioarteko ekoiztetxe eta zuzendari onenen gaur gaurko lanak ikusteko aukera aparta eskaintzen du Mendi Tourrak: Fred Beckey edota Chris Bonington eskalatzaile eta alpinista mitikoen biografiak, 'Mountain' bezalako super-ekoizpenak, 'The Frozen Road'-en pare kontatzen diren abentura itzelak, 'The Last Honey Hunter'-en moduko dokumental zoragarriak, Ben Sturgulewski zuzendariaren laburmetraiak, euskal ikutuko ekoizpenak -'Aurrera''Zortzi Yukon''Al Otro Lado de la Cuerda'-... 

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios