Borrar
Adunako plaza herritarrez beteko da Axeri dantza ikusteko, 2019an azkeneko aldiz dantzatu zenean gertatu zen moduan. nuñez
Mende erdi Adunan Axeri dantza berreskuratu zenetik

Mende erdi Adunan Axeri dantza berreskuratu zenetik

Bi urteko hutsunearen ondoren, astelehenean itzuliko da herriko plazara

AMAIA NUÑEZ

ADUNA

Sábado, 13 de agosto 2022

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Astelehenean, Andre Mariaren egunean, Axeri dantza berriro itzuliko da Adunako plazara bi urteko hutsunearen ondoren. Duela ia berrogeita hamar urte dantza berreskuratu zenetik gutxitan falta izan da jaien egun nagusian, eta bihar eguerdian ere ikusi ahal izango da herritarren eskutik.

Abuztuko jaietan egiten bada ere, Axeri dantza izatez inauteri giroko dantza bat da, «dantza-jolasa deitzen dena da, ez da dantza perfektua», dio Xabier Tejeriak. Berak hiru hamarkadatik gora daramatza dantzan parte hartzen, «hamalau urte ingururekin atera nintzen lehenengoz», gogoratzen du.

Tejeria hasi baino hamarkada bat lehenago berreskuratu zen. «Ni gaztea nintzela gogoratzen naiz nola etortzen ziren Andoaingo Lizar Makil dantza taldekoak ikastera. Herriko bi aitona, Faustino Sorondo eta David Zabala, ziren Axeri dantza zekiten bakarrak eta beraiengandik ikasi zuten, gero berriro herritarroi erakusteko», oroitzen da. Biak Adunan jaioak ziren 1907an, dantza ondo ezagutu zuten gaztetan eta xehetasun guztiak azaldu zizkieten. Musikaren inguruko kezkak Inazio Aizpuruak, 1892an jaiotako txistulari andoaindarrak, argitu zizkien, baita janzkerarenak ere. Honela, Andoaingo txistulariek ere doinua ateratzea lortu zuten.

1974an hasi ziren berreskuratzeko lanak eta hiruzpalau urte beranduago eskaini zuten berriro dantza plazan. Egungo Axeri dantzak zazpi zati ditu: aitarena, zortzikoa edo leku aldatzekoa, orratzakoa, txingoa, korrika, perra jartzea, borroka eta torrea.

Axeri dantzari buruz hitz egiten duten dokumentu zaharrenak XVIII. mendekoak badira ere, Adunakoari buruz ez da historia gehiegirik ezagutzen. «Diotenez baserritarrak mendian hilabeteak eman ondoren herrira bueltatzen zirenean sortutako dantza-jolasa da, mendian sortutako liskarren ondorio», azaltzen du. Hasiera batean inauteri inguruan dantzatuko zen, baina inauteriak debekatu zirenean, herriko jaietan dantzatzen hasi zen, beste herri askotan gertatu zen bezala.

Hiru herritan bizirik

Gipuzkoan Axeri dantza bizirik dirauen hiru herrietako bat da Aduna, Andoainekin batera; Hernanin ere izen bereko ekitaldia egiten da, baina ez du zerikusirik. Adunako dantza Andoaingoaren antzekoa da, «baina han askoz dantzari gehiago dira, berrogeitik gora elkartzen dira, herri handiagoa delako. Hemen hamahiru dantzari izatea daukagu jarrita gutxieneko bezala, baina inoiz ez gara izan hogei baino gehiago», azaltzen du.

Duela lau urte hasi ziren emakumeak dantzan parte hartzen. Argazki nagusia 2019koa da, eta beste biak 2011koak. Txikian, Torrea, dantzaren une ikusgarriena. nuñez
Imagen principal - Duela lau urte hasi ziren emakumeak dantzan parte hartzen. Argazki nagusia 2019koa da, eta beste biak 2011koak. Txikian, Torrea, dantzaren une ikusgarriena.
Imagen secundaria 1 - Duela lau urte hasi ziren emakumeak dantzan parte hartzen. Argazki nagusia 2019koa da, eta beste biak 2011koak. Txikian, Torrea, dantzaren une ikusgarriena.
Imagen secundaria 2 - Duela lau urte hasi ziren emakumeak dantzan parte hartzen. Argazki nagusia 2019koa da, eta beste biak 2011koak. Txikian, Torrea, dantzaren une ikusgarriena.

Urteren batean dantzari faltagatik taldea ezin osatu izana ere suertatu zaie. Hori ez gertatzeko, urtero herriko gazteak sartzen saiatzen dira, erraza ez den arren. «Aurten hiru gazte berri aterako dira, eta neskak ere ateratzen dira duela lau urtetik. Lauzpabost gaude urtero dantzatzen dugunak. Ni izango naiz beteranoetakoa, baina badira gazte batzuk agian hogei urte daramatzatenak ateratzen», eskertzen du Tejeriak.

Beste herri eta dantza tradizionalekin gertatzen zen moduan, Axeri dantza mutilek bakarrik dantzatzen zuten Adunan. «Andoainen eztabaida sortu zen ea neskek parte hartu zezaketen edo ez, eta baiezkoa erabaki zuten. Adunan, berriz, prest zeudela ikusi genuen eta sartzea erabaki genuen. Aurten ere bi aterako dira», azpimarratzen du. «Torrea egiterakoan neska bat igo zen lehen aldia, Naiara igo zen, eta oso ondo atera zen», dio, dantzaren azken pausua eta une ikusgarriena gogoratuz.

Xabier Tejeriak argi dauka herriko gazteengan dagoela Axeri dantzaren etorkizuna eta urtero gazte berriak sartzen saiatzen dira. Gainera, eskola-umeengana ere joaten dira herriko dantza erakustera. «Axeri dantzan gabiltzan lauzpabost pertsona finkoak aurkezpen moduko bat egin genuen, historia, dantza, eta abar erakusteko. Duela urte batzuetatik eskolatik deitzen didate bi urtez behin ikasleei erakusteko. Oso aberasgarria dela uste dut beraiek ere txikitatik ezagutzea».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios