Manu Izagirreri azken agurra egin diote Albaolan

50 lagun inguru bildu dira/Albaola
50 lagun inguru bildu dira / Albaola

Itsas Kultur Faktorian bildu dira arkeologoaren lagun eta sendia. Tartean, Robert Gernier, San Juan baleontziaren espedizioko zuzendaria izandakoa

DVDonostia

Berrogeita hamar lagun inguru bildu dira Albaola Itsas Kultur Faktorian Manu Izagirreri azken agurra egiteko. Lagun eta familia kide horien artean Robert Gernier, San Juan baleontziaren espedizioko zuzendaria izandakoa bertaratu da.

Pasa den uztailean zendu zen Manu Izagirre. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondarearen Zuzendari izan zen, eta San Juan baleontziaren saskarraren ikerketa lanetan ere aritu zen Red Bay-ko (Labrador, Canada) ur hotzetan, Robert Grenier espedizioko zuzendaria zela. Euskadin, beste lan askoren artean, beste 16. mendeko hiru itsasontziren ikerketan aritu zen Oria ibaian. Albaola proiektuaren maitalea eta jarraitzaile sutsua zen, eta horregatik, Albaola Elkarteak egin nahi izan dio omenaldia San Juan baleontziaren eraikuntzaren ondoan.

Bertan, Xabier Agote Albaolako lehendakariak eman dio hasiera ekitaldiari. Gogorarazi nahi izan du Gipuzkoako ondarearen jarraitzaile sutsua izan zela, zaharberritze proiektu handien eta hauek balorean jartzearen alde egin zuela eta, orokorrean, «oso lan garrantzitsua» egin zuela.

Gainera, Izagirre «besteen gainetik nabarmentzen zela» azpimarratu nahi izan du, «sen berezia» zuela eta San Juan baleontziari dagokionez ekarpen handia egin zuela.

Jarraian, Pierre Grenierrek hartu du hitza bere eta bere aitaren izenenan, hots, Robert Grenierrenean. 1987an hasi eta 8 urte iraundako San Juanbaleontziaren indusketa lanetan elkar ezagutu zuten Robert eta Manuk.

Azkenik, bere txikitako lagun mina izandako Miren Egañak hartu du hitza. Mirenek pertsona oso kuriosoa bezala deskribatu du Izagirre, eta txikitako oroitzapenak ekarri ditu gogora.

Temas

Euskera