Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Gipuzkoa Bertsotan fasearen aurkezpena eta zozketa, parte hartzaileekin/Bertsozale Elkartea
Gipuzkoa Bertsotan fasearen aurkezpena eta zozketa, parte hartzaileekin / Bertsozale Elkartea

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa; aurretik, ordea, txapelketarako sailkapen fasea jokatuko dute lurraldeko zenbait udalerritan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea jokatuko dute 84 bertsolarik. Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira Gipuzkoan barrena.

Parte hartuko duten 84 bertsolariak bi multzotan banatuko dira, eta multzo horietako bakoitzak 7 saio jokatuko ditu. Multzo bakoitzeko 7 saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela.

34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie. Hala ere, Bertsozale Elkarteak adierazi du «sailkapen fase bat baino gehiago» dela Gipuzkoa Bertsotan. «Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea», gaineratu dute.

Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio egingo dituzte Gipuzkoako zenbait udalerritan. Antolaketan hamaika lagun, 15 gai jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta 84 bertsolari izango dira.

Maiatzaren 4ko saioan, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aitor Salegi Martija, Eñaut Martikorena Lizaso, Aitor Tatiegi Loidi, Maddi Aiestaran Iparragirre izango dira, eta baita Uxue Alkorta Iturbe ariko dira Unai Muñoa Amundarain, Egoitz Eizagirre Aduriz, Txomin Azpiroz De Pedro, Gorka Etxeberria Casqueiro, Iker Ormazabal Ojeda eta Iker Letamendia Barandiaran ere.

Maiatzaren 5ean, German Urteaga Garmendia, Antton Fernandez Lasa, Odei Lopez Larrauri, Beñat Jauregi Etxeberria, Markel Eizagirre Beloki eta Eder Iturralde Agirreren taldearen, eta Asier Azpiroz Iztueta, Oier Aizpurua Olaizola, Urko Egaña Calderon, Andoni Otamendi Arsuaga, Joseba Andoni Agirre Orbegozo eta Jokin Irastorza Zabalegirenari egokituko zaie taula gainera igotzea.

Maiatzaren 11n, Ane Labaka Mayoz, Gorka Maiz Alustiza, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Unai Izagirre Etxeberria eta Julen Zulaika Alkortaren multzoa eta Haritz Mujika Lasa, Aratz Igartzabal Bidegain, Mikel Tapia Aierbe, Danel Olano Eizaguirre, Libe Goenaga Arrieta eta Lierni Rekondo Villaronenaren txanda izango da.

Hurrengo egunean, maiatzaren 12an, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Iban Urdangarin Lardizabal, Manex Astigarraga Bergara, Beñat Torres Lete, Martin Berrizbeitia Zugazagasti eta Zigor Iriondo Yarzak osatutako taldea, batetik, eta Unai Mendizabal Jauregi, Jon Gurrutxaga Urbieta, Maialen Akizu Bidegain, Iñigo Izagirre Urteaga, Asier Ibarguren Amundarain eta Antton Aizpurua Aldaperenarena izango da.

Maiatzaren 18an lehiatuko diren taldeak osatuko dituzte, halaber, Maider Arregi Markuleta, Jokin Bergara Eguren, Mikel Iturriotz Etxaniz, Joritz Bastarrika Albisu, Itxaso Piquer Insausti eta Oihana Arana Cardenalek, eta Manu Goiogana Bengoetxea, Endika Igarzabal Murua, Izarne Zelaia Arratibel, Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo, Peru Aiartza Cajaraville eta Julene Iturbe Epeldek.

Hurrengo saioa, hilaren 19koa, Jokin Uranga Isuskiza, Imanol Irazustabarrena Garmendia, Adur Gorostidi Urkia, Ion Beloki Arruti, Andoni Mujika Izagirre eta Gontzal Belategi Zubiaren eta Manex Mujika Amunarriz, Aitor Urbieta Aizpurua, Imanol Lizarazu Illarramendi, Ander Goikoetxea Arana, Aimar Sorazu Roteta eta Jon Otegi Odriozolarenak jokatuko dute.

Azken saioa maiatzaren 25ekoa, Oier Iurramendi Etxeberria, Ane Zuazubiskar Iñarra, Urko Arregi Markuleta, Pello Basurto Arruti eta Beñat Mujika Izaguirrek, batetik, eta Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Iñaki Zelaia Irazusta, Oier Etxeberria Zubimendi, Josu Ibarguren Elosegi, Haizea Arana Cardenal eta Ane Beloki Lopezek bestetik, jokatuko dute.

Temas

Euskera