
Ver 36 fotos
Secciones
Servicios
Destacamos
Ver 36 fotos
A. Urbieta
Donostia
Miércoles, 5 de febrero 2025, 01:00
Udaberriak oraindik ere urrun dirudien arren, ama-lurra lozorrotik esnatzen hasteko garaia dela dio usadio zaharrak. Eta xede horrekin atera ziren atzokoan ere, Santa Ageda bezperarekin, ehunka herritar kalera Gipuzkoako hainbat herri eta auzotan; makilak eskuan, jantzi tradizionalak soinean eta kopla zahar eta berriak abesteko eztarriak prest. Izan ere, oraindik ere oso bizirik dago tradizio hau gurean, batez ere, landa-eremuetan, eta atzo agerian geratu zen, beste behin. Eguraldi hotz baina eguzkitsuak lagunduta, haur zein heldu ugari ibili ziren batetik bestera kopla kantari, «etxe guztiak kantuz pozteko» asmoz. Goiz partean eskoletako ikasleen txanda izan zen batez ere, eta arratsalde-iluntzean, berriz, helduen koru eta taldeena.
Arrasateko Bedoña eta Musakola auzoetan, esate baterako, ezinbesteko hitzordua da otsailaren 4koa. Hori bai, hauen kasuan goizetik entzun ahal izaten dira koplak. Ohikoa duten moduan, goizeko zortzietan elkartu ziren koruak parrokian euren erronda abiatzeko. Hirurogei kantari baino gehiago bildu ziren egunsentiko hotzari aurre eginez. Beti bezala, taldetxo bat Bedoña landa-auzora abiatu zen, eta koralista gehienak, 50 inguru, Musakolarantz joan ziren, baserriz baserri kantuan aritzeko helburuarekin.
1 /
Irunen goizean ikastetxetako ikasleak kantuan aritu ostean, iluntzean hiriko abesbatzek hartu zuten lekukoa. Elgoibarren ere goizean Ikastolako neska-mutil guztiak aritu ziren kantuan eta eskean herriguneko kale eta auzoetan zehar, eta arratsaldean Elgoibarko Izarra elkarteko koruak izan ziren koplak kantari ibili zirenak Sallobente-Ermuaran eta Aiastia nekazal auzoetako baserrietan.
Errenterian, eskolekin batera, Ereintza taldekoak eta Xenpelar Bertso Eskolakoak arduratu ziren tradizioa betetzeaz, hainbat herritarren laguntzarekin, eta herriko kaleak koplaz jantzi zituzten iluntzean. Zumarraga eta Urretxun, berriz, lau erronda ezberdin burutu zituzten goiz nahiz arratsaldean koplariek. Oñatin Pake Leku elkarteko Aloña korukoak aritu ziren kantuan goizean; Lasarte-Orian Xumela, Erketz dantza taldea y Zabaleta Auzolanekoak; Beasainen Kantujira taldekoak... Gipuzkoarrek zintzo bete zuten beste urte batez Santa Ageda bezperako tradizioa eta makil hotsak eta kopla zaharrak nonahi entzun ahal izan ziren.
Publicidad
Mikel Madinabeitia | San Sebastián
Mikel Madinabeitia | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro (Gráficos)
Josu Zabala Barandiaran
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.