Borrar
Lau bidaia Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXI. astean

Lau bidaia Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXI. astean

Marta Insausti, Igone Mariezkurrena, Mikel Pérez Colmenar eta, azkenik, Garbiñe eta Ander izango dira hizlari

J. Agirre

Martes, 22 de abril 2025, 12:37

«Jende xehearen esperientzien bidez mundua beste ikuspegi batetik» ezagutaraztea helburu duen Ibiltarien XXXI. astea maiatzaren 5etik 8ra izango da Intxaurrondoko Kultur Etxean. Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta, bost bidaiariren testigantzak entzuteko aukera izango da: Marta Insausti, Igone Mariezkurrena, Mikel Pérez Colmenar eta, azkenik, Garbiñe eta Ander. Eguneroko zita arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Irekiera Marta Insausti madrildarraren eskutik izango da. 2019an, minbizia gainditu, dibortzio bati aurre egin eta krisi ekonomikoak bere enpresekin nola amaitzen zuen ikusi ondoren, bidean geldialdi bat egiteko unea iritsi zela sentitu zuen. Motorra hartu eta hilabete sabatikoa hartu bazuen ere, «eskuetatik joan zitzaion... eta azkenean munduari bira egiten amaitu nuen». Esperientzia honetan bizitakoa, «zailtasunak, pozak eta bidean ikasia» zuzenean kontatuko ditu, hainbat @lamotera bezala sare sozialetan jasoak.

Biharamunean Islandia bizikletaz zeharkatu duen Ione Mariezkurrena izango da. Westfjords eskualdea (ipar-mendelbadeko fiordoak) bisitatu zituen, herrialdearen altxorra eta natura basatia gordetzen dituena.

Maiatzaren 7an Mikel Pérez Colmenarren txanda izango da. Honek ere lana utzi zuen 32 urte zituela eta 10 urte baino gehiagoz luzatu da bidaia: Europa, Asia, Afrika, Ozeania... Hitzaldian abenturetako pasadizoen bidez erakutsiko du nola bidaiatu daitekeen modu ekonomiko, iraunkor eta benetakoan, eta nola bidaia honek mundua ikusteko modua eta bere burua aldatu zituen.

Azkenik Garbiñe eta Anderrek Afrikara Tandem batean egindako 250 eguneko bidaia azalduko dute, Afrikara ferryan igaro eta 8.000 kilometro egiteko: Maroko zeharkatu zuten Altlasetik, Agadirrera iritsi eta kontinentearen mendebaldeko kostaldetik hegoalderantz abiatu arte. Urte hauetan ia mundu osoa zeharkatu dute, 50.000 kilometrotik gora, eta euren bizipenak azalduko dituzte Intxaurrondon.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lau bidaia Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXI. astean