Borrar
Julen Etxaniz, HiTZeko ikertzailea, saria jasotzeko unean.

«Latxa ereduetatik harago doala, metodologia eta ingurune esperimentala planteatzen ditu»

Gainera, topaketa berean egindako aurkezpen batean, euskarak ikerkuntzan duen pisua aipatu da, 1.200 artikulu baina gehiagotan aipatzen baitira bere inguruko esperimentuak

DV

Ostirala, 4 urria 2024, 14:51

Comenta

Ezarrita dauden «ereduetatik harago» doala iritzita eta «baliabide urriko beste hizkuntzatara hedatu daitekeen metodologia eta ingurune esperimentala planteatzen» dituela goraipatuz, HiTZ zentroaren Latxa euskararentzako hizkuntza ereduari buruzko lanak Bangkoken egin den nazioarteko topaketan saria jaso du «zientzia irekiaren ildoa» jarraitzen duelako. Julen Etxaniz egile nagusietako bat da, Naiara Parezekin eta Oscar Sainzekin batera, eta Bangkoken izan da lana aurkezten eta saria jasotzen.

Latxak duela bi urte abiarazitako jatorrizko ChatGPT bertsioa gainditzen du (orain GPT 3.5 gisa ezaguna), eta baliabide digital urriko hizkuntza baten eredu ireki batentzat lehenengo aldiz, GPT-4 gainditzen du hizkuntza gaitasunean. Artikulu zientifikoan, corpusak nola bildu diren, eredua nola entrenatu den eta ebaluaziorako datu multzoen eraikuntza deskribatzen dira.

Latxari euskararentzako hizkuntza ereduari buruzko artikuluak Association for Computational Linguistics elkarteak Bangkoken antolatu duen biltzarrean jaso du saria. Hizkuntzaren teknologiari buruzko elkarte zientifikoa da, 5.000 ikuskatzailek baino gehiagok osatutakoa, eta topaketarako jaso dituen artikuluetatik, 4.400etik gora, soilik 940 onartu ditu. Hala nola, Microsoft, Meta eta Apple

Gainera, topaketa berean egindako aurkezpen batean, euskarak ikerkuntzan duen pisua aipatu da, 1.200 artikulu baina gehiagotan aipatzen baitira bere inguruko esperimentuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Latxa ereduetatik harago doala, metodologia eta ingurune esperimentala planteatzen ditu»

«Latxa ereduetatik harago doala, metodologia eta ingurune esperimentala planteatzen ditu»