Borrar
Helburuetako bat puntu beltzak ezabatzea da. Argazkian, lurpeko pasabide bat Donostian. SARA SANTOS
Hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko laguntzak

Hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko laguntzak

Espaloi zabalak, kale ongi argiztatuak, espazio diafano eta irisgarriak, markesina gardenak... Asko lor daiteke inbertsio handiak eskatzen ez dituzten esku-hartzeekin

Lunes, 9 de julio 2018, 11:58

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iaz, aurreneko deialdian, 16 udalek lortu zituzten diru-laguntzak hiri-plangintzan genero-ikuspegia txertatzeagatik; hau da, hirigintzako udal planetan emakumeentzako sarbide-berdintasuneko eta segurtasuneko irizpideak jasotzeagatik.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hirigintza inklusiboari buruzko 2018ko laguntzen deialdia ireki du. Ohar baten bidez zehaztu dutenez, esan «helburua da genero-ikuspegia sartzea udal-plangintza eta -hirigintzan, eta, besteak beste, gizonek eta emakumeek lurraldeko baliabide eta ekipamenduetara sarbide-aukera bera dutela eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna areagotzen dela bermatzea».

Deialdiak, guztira, 200.000 euro ditu, eta udal hirigintza-planetan genero-ikuspegia eraginkortasunez integra dadin du helburu, lehentasunezko ekintzakoak diren lau arlo tematikoren inguruko ekintza estrategikoen bidez: lurralde-antolamendua eta hirigintza, mugikortasun jasangarria, landa-ingurunea eta gobernamendua.

Lurralde Plangintzako Sailburuordetzak iaz martxan jarri zuen laguntzen ildoaren bigarren edizioa da, eta, iaz, 24 udal eskatzaileetatik 16k diru-laguntza lortu zuten. Lehen deialdi horretan, honako udalerri hauen eskaerei erantzun zitzaien: Getxo, Durango, Erandio, Basauri, Leioa, Lemoa, Zamudio, Lekeitio, Lezama, Amorebieta, Errenteria, Zierbena, Etxebarri, Munitibar, Ortuella eta Ispaster.

Desberdintasun nabarmenak

Genero-desberdintasunak nabarmenak dira ekipamendu eta zerbitzuak erabiltzeko premietan eta horietara jotzeko sarbidean. Horiek arintzeko, hainbat helburu zehatz planteatu dira. Batetik, emakumeen segurtasuna hobetzea espazio publikoan eta, horretarako, puntu beltzak ezabatu eta eraikin berriak eta espazio publiko diafanoak eta seguruak diseinatzea.

Bestetik, etxeko lana eta pertsonak zaintzeko lana egiteko bide ematea, bai eta norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko ere, eta, horretarako, 'zaintzaren hirigintza' sustatzea. Mugikortasun-planetan emakume eta gizonek egiten duten garraio publikoaren erabilera desberdina jasotzea ere badago helburuen artean, eta kontuan hartzea emakumeak garraio publikoaren erabiltzaile nagusiak direla, bidaiak arrazoi gehiagorengatik egiten dituztelax, bidaia gehiago lotzen dituztela eta ibilgailu pribatura gutxiago jotzen dutela kontuan hartzea.

Ekipamenduak etxebizitzetara hurbiltzeko aukera ematea eta, horretarako, jarduera ekonomikoko eta bizitegi-jarduerako erabilera mistoko espazioak diseinatzea eta joan-etorrirako denborak murriztea eta emakumeek hirigintza-plangintza horiek diseinatzeko eta gauzatzeko ekipo teknikoetan parte-hartze handiagoa izan dezaten sustatzea dira ekimenaren beste bi helburu.

Arantza Leturiondo Lurralde Plangintzako sailburuordearen iritziz, hirigintza-plangintzak balio behar du «lurralde kohesionatua eraikitzeko, baita gizarte-ikuspegitik ere», esan du diru-laguntza horien bidez «lurralde inklusiboaren eta finkatuaren oinarriak ezarri nahi dituztela eta, horretarako, udalei beharrezko tresnak eman».

Arantza Leturiondoren hitzen arabera, helburua ez da inbertsio handiak egitea, baizik eta kontzientzia eta zehaztapena «hirigintza-politika erraz batzuk praktikan jartzeko, besteak beste: espaloi zabalak diseinatzea, kaleak ongi argiztatzea, espazio diafanoak, seguruak eta irisgarriak diseinatzea, garraio publikoen ibilbideak eta ordutegiak –nagusiki emakumeek erabiltzen dituztenak– beren premietara egokitzea edo markesinak gardenak direla ziurtatzea».

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da; eskabideak baliabide elektronikoen bidez izapidetuko dira. Diru-laguntza jaso ahalko dute Euskadiko udal guztiek, aurreko deialdian lan berentzako esleipendun izan zirenek salbu. Genero-ikuspegia duten dokumentuak prestatzeko beharrezko laguntza teknikoa kontratatzeko gastuak finantzatuko dira, gehienez 20.000 euroan, udal bakoitzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios