Labeldun produktuen fakturazioak %7 egin zuen gora iaz

Eusko Label Ligako Fun Zone eremuak Euskal Parrillaren instalazioa du oinarri/
Eusko Label Ligako Fun Zone eremuak Euskal Parrillaren instalazioa du oinarri

Egun, 15 Eusko Label produktu badaude ere, uda-garaian, Eusko Label Ligako Fan Zone eremukoak nabarienak dira. Eusko Label Ligak Hondarribian egin duen geldiunea baliatuta, iazko balantzearen berri eman dute arduradunek

Iaz, aurreko urtearekin alderatuta, HAZIk kudeatzen dituen hiru markek, Eusko Label, Euskal Baserri eta Euskal Herriko Kantauriko Kontserbak (Hegaluzea eta Antxoa), %7 egin zuten gora fakturazioari dagokionez, 152,4 milioietaraino. Hain zuzen ere, 152.437.339,97 euro fakturatu dira. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, HAZI fundazioaren bitartez, eskumena du produktu horiek sustatzeko zereginetan; eta, Eusko Label Ligaren erdibidea gainditu ondoren, Eusko Jaurlaritzako, Euskal Parrillako eta Asociación de Clubes de Traineras elkarteko ordezkariek balantzea egin dute gaur goizean, Hondarribian.

Hedabideekiko topaketan parte hartu dute Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak; Jose Ignacio Atorrasagasti Euskal Parrillako arduradunak; eta Borja Rodrigo ACTko presidenteak. Eusko Label marka publikoa eta ofiziala da. Euskadin ekoiztutako elikagaiak nabarmentzeko eta «bereizteko balio du, elikagai horien kailtate eta berezitasunak batez bestekoaren mahaia gainditzen dutelako», adierazi dutenez.

Egun, 15 Eusko Label produktu badaude ere, uda-garaian, Eusko Label Ligako Fan Zone eremuan diren produktuak sasoiko nabarienak dira: hegaluzea, behikiz eta lumagorri oilaskoaren haragiz prestatutako hanburgesak, Gernikako piperrak, oliba-olio birjina estra, euskal sagardoa, 3 deituretako —Getaria, Araba eta Bizkaia— txakolina eta Arabako Errioxako ardo beltza.

Eusko Label marka sustatzeko parrillak eta aipatutako produktuak, joan den ekainaren amaiera aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian eta Galizian egindako estropaden inguruetako plaza eta tokietan izan dira. Orain arte, herri hauetan egon dira: Bilbo, Portugalete, Sestao, Zierbena, A Coruña, Donostia, Castro Urdiales, Pasaia, Orio, Getxo, Santurtzi eta Ondarroa. Gaur, hitzordua Hondarribian izan da, eta ligaren bigarren zatia eta Eusko Label produktuen sorta, oraindik ere, herri hauetan izango dira: Zarautz, Moaña, Boiro, Bermeo eta Portugalete.

Tokiko produktuen kontsumoan gorakada

Eusko Label Ligako Fan Zone eremuak Euskal Parrillaren instalazioa du oinarri. Produktuen ia 10.000 razio eta 1.000 botila txakolin, euskal sagardo eta Arabako Errioxako ardo inguru kontsumitu da bertan. Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak adierazi duenez, arraunketa-liga ekitaldi «bikaina da gizartearen zati handi batekin aurrez aurre egoteko, eta erakusleiho bat Eusko Label produktua sustatzeko, bai hedabideetan eta sare sozialetan duen proiekzioaren bidez, bai udan jende gehiago biltzen duten itsasertzeko herrietako plaza eta kaleetako zuzeneko presentziagatik».

Tokiko produktua gehiago kontsumitzeko joera Salmentari eta kontsumoari buruzko 2018ko datu globalak eskura izatearen zain, HAZI fundazioak iazko zifrak aurkeztu ditu. 2017. urtea, oro har, positiboa izan da Eusko Label markaren pean bermatutako kalitatezko produktuentzat. Aipagarria da Arabako Patataren, Euskal Baserriko Txerriaren eta Euskal Baserriko Arrautzaren ibilbidea.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos