Kutxa Kultur Geletan izena emateko epea irekita dago

Ugariak dira sukaldaritza ikastaroak./FRAILE
Ugariak dira sukaldaritza ikastaroak. / FRAILE

Era desberdinetako 100 jarduera baino gehiago dituzte aukeran interesatuek

Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioak Kutxa Kultur Gelak, alegia─ astelehen honetan ireki du izena emateko epea, eta jarduerak otsailean hasi eta 2019ko ekainera arte luzatuko dira. Izen emate epea urtarrilaren 21 arte luzatuko da.

Kutxa Kultur Gelak-en udaberriko programazioan jarduera hauek sartzen dira: jarduera teknikoak eta artistikoak (dekorazioa zementu gainean, moda jasangarria: tindagai naturalak), gastronomia (olioak eta gaztak dastatzea, sukaldaritza familian), ohitura osasuntsuak (baratza nire balkoian, kosmetika naturala, sendabelarrak) eta teknologia berriak.

Jarduera gehien-gehienak Kutxak Tabakaleran kudeatzen duen gune zabalean gauzatuko dira. Nahiz eta beste jarduera batzuk, Kutxa Ekogunean, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean eta La Perla kirol-gunean ere izango diren.

Kutxa Fundazioak diruz laguntzen ditu jarduera hauek guztiak eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. Izen-ematea ezinbestean webgunearen bidez egin behar da urtarrilaren 7ko 9:00etatik urtarrilaren 21eko 14:00ak arte, eta baldintza bakarrak dira 16 urte beteta eta banku-txartel baten jabe izatea.

Garrantzitsua da eskura izatea banku-txartela, eta inprimakia betetzea, eskaera bat egin behar duzularik parte hartu nahi duzun jarduera bakoitzeko. Kobrantza eskaeraren unean egingo da banku-txartel horren bidez, eta mezu elektroniko bat jasoko duzu izen-ematearen egiaztagiriarekin. Izen-ematearen agiria gorde egin behar da frogagiri gisa.  

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos