21. Korrikaren mezua irakurtzeko hitzordua izango da gaur Gasteizen

Milaka kilometro egin eta gero, gaur Arabako hiriburura iritsiko da 21. Korrikaren lekukoa. Andra Mari Zuriaren plaza irakurriko dute

E.B. DONOSTIA.

Herritar ugari izango dira gaur Gasteizen. Horrela espero dute AEK-ren arduradunek eta Korrikaren antolatzaileek, «herri bat osorik, Klika egiteko prest». Milaka lagunen indarra jaso du 21. Korrikak milaka kilometrotako ibilbidean. Gaur amaituko da 21. Korrikaren edizioa eta festa erraldoia Gasteizen izango da Korrikaren antolakuntza lanetan ibili diren lagunen eskutik.

Gaur goizeko zortzi eta erdietan, 21. Korrikaren azken txanpa izango da, Gasteizen. Lau orduz ibiliko da Arabako hiriburutik, eta kilometro asko bereziak izango dira: suhiltzaileek kamioiak aterako dituzte. Gero, Gora Euskal Eskola Publikoa elkarteak aldarrikapena egingo dute, Abetxukora doan zubian eta Euskaraz Bizi taldeak hartuko du lekukoa (taldea desagertu aurretik egingo duen azken ekimena da). Kilometro trabestia, kilometroan trabestitzeko deialdia egin dute eta Kilometro feminista. Gasteiz kantuz, beren urte Eguerdiko 12:30ean, lekukoa bere helmugara ailegatuko da, Andra Mari Zuriaren plazara. Momentu horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren idazlea nor den jakingo dugu, eta noski, mezuaren beraren edukia ere.

Ordurako, festarako dena prest edukiko dute AEK-ko antolatzaileek, eta egun osoa iraungo du. Festa handi bezain berritzailea prestatu du auzolanean Gasteizeko antolaketa taldeak.

Dena prest dago Andra Mari Zuriaren plazaren bueltan une bereziena bizitzeko. Eskuz esku, Juan Gorritik sortutako lekukoaren barruan ibili den mezu irakurtzeko unea izango da 12:30ak aldera. Orduan jakingo da egilearen izena eta honek sortutako mezua edizion honetarako.