Korrikaren azken kilometroak Gipuzkoan barrena

Gipuzkoan barrena ibili eta gero, Bizkaira bideratuko dira euskaltzaleak/Lasa
Gipuzkoan barrena ibili eta gero, Bizkaira bideratuko dira euskaltzaleak / Lasa

Amaitzear da Korrika, eta Gipuzkoan ere azken kilometroak ari da egiten ekimena; Bergara, Soraluze eta Eibartik igaro ondoren sartuko da Bizkaira, igandean Gasteizen amaitu aurretik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Apirilaren 14an Gasteizen amaitu aurretik, azken kilometroak egiten ari dira Korrikazaleak. Milaka euskaltzalek lagundu diote lekukoari bidean, eta Donostiatik igarotzean, Txillardegiren bilobek ere egin dute 'Klika', ekimenarekin bat egindako gainerako gipuzkoarrekin batera. Gipuzkoan barrena ibili eta gero, Bizkaira bideratuko dira euskaltzaleak, handik Gasteizerako bidea hartu baino lehen.

Mutrikun hasi zuen 21. Korrikak Gipuzkoako ibilbidea, edizio honetan bigarrenez. Hernanirako bidean harrapatu dituzte apirilaren 13aren lehenengo orduek korrikalariak eta furgoneta. Hernanitik Urnietara joan dira, eta handik Andoain, Tolosa, Eibar, Arrasate, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Eskoriatzara.

Larunbatean, Buruntzaldea, Tolosaldea, Goierri, Urola Garaia, Debagoiena, Soraluze eta Eibar inguruan ibiliko da 21. Korrika Durangotik Bizkaiara sartu aurretik. Zehazki, 15:00rak inguru, Eibartik igaroko da. Kirolarekin lotutako hainbat kilometro jazoko dira azken herri horretan; batetik, Korrikak Euskal Herriko Itzuliarekin kointzidituko du, eta bestetik, Eibar Kirol Elkarteak eta Aspeko pilotariek ere eramango dute lekukoa.

Ordu erdi gerorago, korrikalariak Bizkaira sartuko dira Ermutik, eta Durangaldeako ibilbideari ekingo diote. Elorrio, Atxondo eta Abadiñotik pasatuko dira, eta arratsaldeko zazpietan, Durangotik.

Ibilbidea

LARUNBATA
Bergara
13:31
Soraluze
14:29
Eibar
14:55
Ermua 15
15:29
Zaldibar 16
16:21
Berriz 16
16:35
Durango 18
18:55
Zornotza 20
20:05
Zeanuri 23
23:48
IGANDEA
Zeanuri
00:00
Otxandio
01:08
Aramaio
02:09
Arrasate
03:38
Aretxabaleta
04:27
Eskoriatza
04:42
Leintz Gatatza
05:30
Legutio
05:09
Urbina
07:05
Erretana
07:54
Durana
08:15
Gasteiz
08:22
BUKAERA
12:30

Euskararen aldeko lasteketak azkeneko eguna du igandean. Jai giroan agurtuko dute AEKkoen eskutik 21. edizioa. Kale animazioa, joaldunak, herri bazkaria, umeentzako jolasak, artisauak, ekoizle arabarren postuak, emakume bertsolariak... Korrikaren amaiera festa jendetsua izatea espero dute antolatzaileek.

Egun osoan zehar hamaika ekitaldi izango dira, baina garratzitsuena eguerdiko 12:30ean izango da Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Ordu horretan iragarrita dago 21. Korrikaren lekukoak barruan duen mezua irakurtzeko hitzordua. Oraindik ezin da jakin nork idatzi duen eta zer esan nahi izan duen.

Aurretik, Korrikak azken bisita egingo du Gipuzkoan. Izan ere, Debagoienako bizilagunek hartuko dute lekukoa goizaldera. Arrasate, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Eskoriatza inguruan ibiliko da lasterketaren lekukoa 3:52tik 5:30ak bitartean.

Irakurri gehiago

Temas

Euskera