Borrar
TOPA! Jaialdia

KLIK bakoitzaren parodia dibertigarriak itxi du Hitzetatik Ekintzetara

Bi hilabetez, Gipuzkoako 14 herri zeharkatu ondoren, Kutxa Fundazioaren proiektu honetan, 25 eragiletik gorak hartu dute parte

I. M.

Lunes, 23 de junio 2025, 14:40

Gure Zirkuan ospatutako TOPA! Jaialdiarekin amaitu da Kutxa Fundazioaren Hitzetatik Ekintzetara ekimenaren hirugarren edizioa. Kultura eta Hizkuntza Aniztasunaren inguruan ardaztutako edizio honetako lorpenak gogoratu eta partekatzeko unea izan da. Bi hilabetez, Gipuzkoako 14 herri zeharkatu ondoren, Kutxa Fundazioaren proiektu honetan, 25 eragiletik gorak hartu dute parte 19 KLIKetan, eta 1.500 lagun inguru aktibatzea lortu dute Kultura eta Hizkuntza Aniztasunaren alde (18. Garapen Jasangarriko Helburua) modu ezberdinean inplikatzeko aukera emanez.

Jaialdia zirku giroan garatu da, emozioz eta umorez beteriko egitarauarekin. Gure Zirkuko artistek eskutitz batekin eman diote hasiera emanaldiari, ikuskizuna 18.GJHan kokatzeko, eta aurtengo edizioan eskainitakoa berreskuratu dute KLIK bakoitzaren parodia dibertigarri batekin, prozesu osoan bizitakoa gogora ekartzeko eta umorez koloreztatzeko. Ekitaldia ez da soilik ikuskizuna izan, eta eragileak ere konplize eta protagonista bihurtu dituzte, guztien artean lortutakoa partekatzeko eta kolektibotasunaren indarra azpimarratzeko.

TOPA! jaialdiaren helburua argia izan da: azken hilabeteetan lortutakoa ilusioz eta harrotasunez ospatzea. Horregatik, ekitaldia Hitzetatik Ekintzetara ekimenaren 2025eko edizioaren itxiera izan bada ere, ez da proiektuaren amaiera izan, herritarren konpromisoa pizten eta bizirik mantentzen jarraitzeko gonbidapen irekia baizik. Helburu horri helduta, irailaren 18an Kutxa Fundazioak aurkeztuko duen TRESNA deialdi berria ere iragarri zen. Ekimen honek, Kultura eta Hizkuntza Aniztasunarekiko aktibazio puntualetatik, eragilekin elkarlanean, denboran iraunkorrak izan daitezkeen aktibazio tresnak sortzea du helburu.

Antolaketan ibili dira: Aranzadi Zientzia Elkartea, Sos Arrazakeria Gipuzkoa, Codesyntax, Sara Alonso, Mondragon Unibertsitatea, Zaragueta Zulaika Fundazioa, Dab dantza konpainia, Nerea Kortabitarte, UN Etxea, Somos Tinc, Taupa Mugimendua, Jatorkin, Emaus Fundazioa, Debegesa, Gako Team Company, Gertu Kultura, Eragin Kultur Elkartea, Etiopia Utopia, Jakinmin Elkartea, Matia Fundazioa, Bagera, Artaziak, Lleno de Naranjas, Badalab, Elgoibarko Ikastola (Kilometroak), besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco KLIK bakoitzaren parodia dibertigarriak itxi du Hitzetatik Ekintzetara

KLIK bakoitzaren parodia dibertigarriak itxi du Hitzetatik Ekintzetara