Jon Etxeberria Gozatu eztia aurkezten. TERE M.

Jon Etxeberriak eta Gozatu eztiak hasi dute denboraldia

Azaroaren 1ari begira hilerrira eramateko loreen enkarguak hartzen hasi da Iñaki Azanza

Tere Madinabeitia

ordizia.

Jueves, 23 de octubre 2025, 02:00

Ohiko martxan eragin txikia izan bazuen ere, Kortariak irabazi zuen Ordizia Txapeldun gazta lehiaketak ez zien aparteko protagonismorik kendu Plaza Nagusiko beste bi izarrei. Izan ere, atzo bi izar izan zituen Ordiziako feriak: eztia, eta hilerrira eramateko loreak.

Publicidad

Jon Etxeberria ataundarrarena zen eztia. Urteroko moduan, erleekin udan egiten duen lana amaituta, feriara itzuli da Gozatu markako eztiaren salmentari berriz heltzeko. Eta denboraldiari hasiera emateko, ezti mota desberdinez bete zuen atzo postua. Erromero eta ezkai eztia, Nafarroako udako eztia, Ataungo basoko milalore eztia eta ezti ekologikoa aurkeztu ditu hasteko, eta kiloa 15 euroan jarri du salgai. Propolia ere badu dagoeneko, eta 30 ml.ko ontzitxoa 10 euroan. Momentuz hori da bere eskaintza, baina asteak aurrera joan ahala, ezti mota gehiago jarriko ditu salgai, baita erlearekin zerikusia duten beste produktu batzuk ere.

ORDIZIAKO AZOKA

  • Bertako pruduktuak

  • Gutxi. Gehi.

  • Perretxikoak

  • Onddoa 22 38

  • Saltsa perret beltza 26

  • Gibelurdina 30

  • Mendiko angula 26

  • Ziza horia 24 28

  • Gaztak

  • Ardia 20 24

  • Behia 12,5 25

  • Nahasia 13,5 16

  • Ahuntza 17,5 30

  • Gaztanbera 10 12

  • Fruta

  • Gaztaina 4 6

  • Pikua 4 4,5

  • Sagarra 2,5 3,5

  • Intxaurra 5 6

  • Hurra 4 5

  • Barazkiak (kiloa)

  • Bruselaza 6

  • Babarrun beltza 18

  • Babarrun zuri freskoa 12

  • Berenjena 3 3,5

  • Leka 5 6,5

  • Kuiatxoa 3 3,5

  • Kuia 2,5 3,5

  • Patata 1,5 3

  • Tomatea 4 8

  • Pipermina 12 15

  • Piperrak 3,5 6

  • Tipula 1,5 3

  • Ziazerba 4 8

  • Azenarioa 1,5 3

  • Barazkiak (unitatea)

  • Aza 2 4

  • Azalorea 2,5 5

  • Brokolia 2,5

  • Aza gorria 2,5

  • Romaneskua 2,5

  • Oak Choi 1,5

  • Baratxuria 0,5 0,7

  • Eskarola 1,5

  • Atxikoria 1 1,5

  • Urazak 0,8 2,5

  • Barazkiak (sorta)

  • Kale aza 2

  • Borraja 2

  • Erremolatxa 1,5

  • Ziazerba 1,5 2,5

  • Baratxuria 2

  • Azenarioa 1 2,5

  • Tipula 1 1,5

  • Zerba 2 2,5

  • Porrua 2 3

  • Errefautxoa 1 1,5

  • Beste batzuk

  • Eztia 14,2 18

  • Sagar zukua 3

  • Arto irina 3

  • Arto opila 6

  • Kanpoko produktuak

  • Barazkiak

  • Borraja 2,95 6,75

  • Tomatea 4,5 8,9

  • Piper gorria 1,95 3,2

  • Leka 5,95 7,9

  • Patata 1 2,5

  • Kuiatxoa 1,95 3

  • Berenjena 2,25 2,95

  • Uraza 1 2

  • Azenarioa 2,95

  • Brokolia 3,9 4,5

  • Azalorea (unitatea) 1,95 3

  • Porrua (sorta) 2,95 3,5

  • Fruta

  • Gaztaina 5,95 6,5

  • Mandarina 1,5 4,95

  • Laranja 2,25 2,95

  • Klementina 2,25 4,95

  • Mahatsa 3,9 4,5

  • Madaria 2,5 2,95

  • Sagarra 1,5 2,95

  • Platanoa 1,95 3,9

  • Kiwia 3,95 4,5

  • Piña 2 4,5

  • Arraina

  • Legatza 25,9

  • Merlenka/Pesk 21,95

  • Oilarra 20,5

  • Izokina 19,9

  • Mihi arraina 47

  • Itsas-zapoa 18,5

  • Bakailakoa 22,5 28,9

  • Karrilera 23,7

  • Kokotxa 35,8

  • Txipiroia 15,9

  • Antxoa 8,8

  • Hegaluzea 17,9

Eztiarekin batera, atzoko beste protagonistak loreak izan ziren. Azaroaren 1a hurbiltzen ari da, eta Iñaki Azanza atzo hasi zen hilerrira eramateko lore zentroen enkarguak jasotzen. Batzuk zituen ikusgai, denak lore biziekin osatutakoak: ziklamena, konifera, txilarra, azalea, intsektu belarra... Askotariko konbinazioak egiteko prest dago Azanza, eta zentro arruntak 35 eurotik 52 euro artean salduko ditu; bereziagoak badira, garestiagoak izango dira. Krisantemoekin egindako zentroak ere baditu aukeran, 25 eta 38 euro artean, baita landare solteak ere, lore txikiko krisantemoak (6,5 euro) edo arrosa txikiak (8,5 euro) bezala. Hilerrirako bakarrik ez, bestelako loreak ere baditu lore saltzaile honek, neguari aurre egiteko prest daudenak, eta atzo bi berri jarri zituen salgai: antirrhinum-a edo kukupraka, eta oroilorea edo myosotis-a (1,5 euroan bakoitza).

Barazkietan ere izan zen berririk atzo, eta Sustrai Askeak elkarteko Natalia Magallanesek pak choi aza aurkeztu zuen, 1,5 euroan bakoitza,

Perretxikoetan bertakoen eskasia izan zen hizpide, euririk ez duelako egin aspaldi. Hala ere, izan zen zer erosi Lasa, Barcina eta Lopetegirenean: 10 kilo onddo (22-38 euro), 42 kilo ziza hori (24-28 euro), 26 kilo mendiko angula (18.28 euro), 5 kilo saltsa perretxiko beltz (26 euro) eta 8 kilo gibelurdin (30 euro).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad