Borrar
Ipar hemisferio osoan izango dira ikusgai meteorook EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA
Ilargi beteak zaildu egingo du Pertseidak ikusteko aukera, horretarako egunik onenean

Ilargi beteak zaildu egingo du Pertseidak ikusteko aukera, horretarako egunik onenean

Pertseiden meteoroak uztailaren 24tik abuztuaren 22ra arte ikus daitezke, baina izar-euri horren jarduera handieneko unea abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gaua izatea espero da. Aurten, fase handiko ilargiak zailduko du behaketa

DV

Donostia

Lunes, 12 de agosto 2019, 13:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten pertseidak ikusteko egunik onena ostegunean izango da, hilak 15. Ilargi betea izango da gau horretan, ordea, izar-euria ikusteko aukerak murriztuz. Urtero garai honetan Lurrak Swift-Tuttle kometaren orbita gurutzatzen du; lurraren orbita kometak askatutako partikula txikiz beteta dago, eta segundo batzuetan, partikulek izarrak izango balira bezala distira egiten dute, «izar iheskor» esaten zaio fenomeno horri. Beraz, ez da izar bat, gori-gori dagoen hauts-partikula baizik.

Pertseiden meteoroak uztailaren 24tik abuztuaren 22ra arte ikus daitezke, baina izar-euri horren jarduera handieneko unea abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gaua izatea espero da. Aurten, tamalez, fase handiko ilargiak zailduko du meteoroen behaketa.

Euskal Herrian pertseidak ikusteko aukera gehien asteartean izango da, hau da, goizeko 4:00ak eta arratsaldeko 17:00ak artean. Egunsentiaren aurretik, hain justu. Ipar hemisferio osoan izango dira ikusgai, Ilargiak zailduko badu ere meteoren behaketa.

Pertseidak urteko izar-euririk ospetsuena dira, baina urtean zehar hainbat kometak sortutako izar-euri ugari daude. Oso handia izan daitekeen beste izar-euri bat Geminidenena da, maximoa abenduan duena. Batez beste, Pertseidak meteoroen hirugarren euria dira jarduera-ordenaren arabera. Hala Koadrantidek (urtarrilean ikus daitezke) nola Geminidek (abenduan) orduko meteoro gehiago sortu ohi dituzte. Portaera irregularragoa duten arren, Leonidak (azaroaren erdialdean) ere Pertseidak bezain ikusgarriak izan daitezke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios